Herriartekoan, eskuzko eta gomazko paletako lehiak final-laurdenetan, eta zestaz ligaxka aurrera doa

2021/05/27 | Lehiaketa

Azkoitia, Soraluze, Tolosa, Astigarraga, Donostia, Andoain, Anoeta eta Zarautz dira sailkatutako herriak gomazko paletako lehian; eskuzkoan, Hernani, Azpeitia, Astigarraga, Tolosa, Alegia, Ataun, Oiartzun eta Bidania-Goiatz; zesta-puntaz, ligaxkako 4. jardunaldia jokatuko dute Hondarribiak eta Mutrikuk batetik, eta Donostiak eta Zumaiak bestetik

Larruzko paleta eta pala motzekoaz gain, Herriarteko Txapelketako gainontzeko espezialitateen lehia ere badoa aurrera.

Gomazko paletaz, 4. jardunaldia izango da: final-laurdenen joanekoak jokatuko dituzte Azkoitiak, Soraluzek, Tolosak, Astigarragak, Donostiak, Andoainek, Anoetak eta Zarautzek.

Zesta-puntako lehian ere, 4. jardunaldia izango da jokoan: Hondarribiak eta Mutrikuk neurtuko dituzte indarrak batetik, eta Donostiak eta Zumaiak bestetik.

Eskuzko txapelketan, azkenik, 3. jardunaldia izango da asteburukoa: final-laurdenen joanekoetan lehiatuko dira Hernani, Azpeitia, Astigarraga, Tolosa, Alegia, Ataun, Oiartzun eta Bidania-Goiatz.

Indarrean dauden neurriak jarraituz, jaialdi guztiak ateak itxita jokatuko dituzte.

 

 

 

Hauxe da, hain zuzen ere, asteburu honetako kartelera:

 

MAIATZAK 28, OSTIRALA
 

- 18:00, Alegia-Elorri: ALEGIA / ATAUN (eskua)

- 18:30, Oiartzun-Madalensoro: OIARTZUN / BIDANIA-GOIATZ (eskua)

- 18:30, Astigarraga-Udalekoa: ASTIGARRAGA / TOLOSA (eskua)

 

MAIATZAK 29, LARUNBATA
 

- 10:00, Anoeta-Alkartasuna: ANOETA / ZARAUTZ (gomazko paleta)

- 14:30, Donostia-Loiola: DONOSTIA / ANDOAIN (gomazko paleta)

- 16:30, Azkoitia-Gurea: AZKOITIA / SORALUZE (gomazko paleta)

- 17:00, Ibarra-Belabieta: TOLOSA / ASTIGARRAGA (gomazko paleta)

 

MAIATZAK 30, IGANDEA
 

- 10:30, Hondarribia-Jostaldi: HONDARRIBIA / MUTRIKU (zesta-punta)

- 11:00, Donostia-Carmelo Balda: DONOSTIA / ZUMAIA (zesta-punta)

- 11:15, Donostia-Atano III.a: ANDOAIN / ERRENTERIA (larruzko paleta eta pala motza, FINALA)

- 16:30, Hernani-Udalekoa: HERNANI / AZPEITIA (eskua)

 

 

 

2021eko edizioan, 16 herri ari dira eskuz, 18 gomazko paletaz, 7 larruzko paleta eta pala motzez, eta 4 zesta-puntaz448 pilotarik eman du izena txapelketan: 216 eskuzko lehiarako120 gomazkorako61 larruzko paleta eta pala motzekorako, eta 51 zesta-puntakorako. Hauexek dira parte-hartzaileak:

 

ESKUA

  1. Aduna
  2. Alegia
  3. Amezketa
  4. Andoain
  5. Aretxabaleta
  6. Astigarraga
  7. Ataun
  8. Azkoitia
  9. Azpeitia
  10. Bergara
  11. Bidania-Goiatz
  12. Hernani
  13. Oiartzun
  14. Oñati
  15. Tolosa
  16. Zestoa

 

GOMAZKO PALETA

  1. Aia
  2. Amasa-Villabona
  3. Andoain
  4. Anoeta
  5. Astigarraga
  6. Azkoitia
  7. Azpeitia
  8. Deba
  9. Donostia
  10. Errenteria
  11. Hernani
  12. Mutriku
  13. Orio
  14. Soraluze
  15. Tolosa
  16. Zarautz
  17. Zestoa
  18. Zumarraga

 

LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZA

  1. Andoain
  2. Deba
  3. Donostia
  4. Errenteria
  5. Oiartzun
  6. Olaberria
  7. Ordizia

 

ZESTA-PUNTA

  1. Donostia
  2. Hondarribia
  3. Mutriku
  4. Zumaia

 

Eskuz, aurreko edizioan (2019) baino hiru herri gutxiago ari dira aurten, 16: Aia, Altzo, Amasa-Villabona, Asteasu eta Donostia ez daude; eta Alegia eta Amezketa dira talde berriak.

Gomazko paletaz, bi herri gehiago ari dira lehian, 18: aurten ez dute jokatu Elgoibarrek, Irunek, Usurbilek eta Zumaiak; eta bai, ordea, Amasa-Villabonak, Debak, Oriok, Zarautzek, Zestoak eta Zumarragak.

Palako lehian, 7 herrik hartu dute parte, aurrekoan baina bat gutxiago: Lazkao ez da aritu.

Eta, azkenik, zesta-puntaz 4 herri ari dira, aurreko edizioko berberak.

 

 

 

Jakina denez, igande honetan (2021-05-30) jokatuko dute Herriarteko Pala Txapelketaren finala Andoainek eta Errenteriak, 11:15ean, Donostiako Atano III.a pilotalekuanZesta-puntako finalaren txanda izango da gero, ekainaren 20ko jardunaldian. Eta eskuzkoa eta gomazko paletakoa, azkenik, ekainaren 27ko asteburuan jokatuko dira.

 

 

 

Datu historikoei erreparatuta, Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuzko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Azpeitia da bigarren palmaresean, 7 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Donostia hirugarren, 6rekin (4tan txapeldunorde). Azken edizioa Astigarragak irabazi zuen, eta Azpeitia izan zen txapeldunorde.

Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 7 (6 aldiz izan da txapeldunorde); Andoain eta Olaberria dira bigarren postuan, 6 txapelekin (5 bider azpitxapeldun Andoain, eta 2 aldiz Olaberria); eta Errenteria da hurrengoa palmaresean, 5 txapelekin (3 ediziotan txapeldunorde). Olaberriak irabazi zuen 2019ko edizioan, eta Deba izan zen txapeldunorde.

Zesta-puntaz Zumaia da jaun eta jabe, 9 txapelekin (10 aldiz txapeldunorde); Mutriku du atzetik, 6 txapelekin (3 bider azpitxapeldun); eta Tolosa da hirugarren postuan, 4 txapelekin (6tan txapeldunorde). Azken edizioa Mutrikuk irabazi zuen, eta Donostia sailkatu zen bigarren.

Gomazko paletaz, azkenik, Donostiak eta Azkoitiak dute txapel bana. Eta Azpeitia eta Tolosa izan ziren, hurrenez hurren, 2018ko eta 2019ko edizioetako txapeldunordeak.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean dago eskuragarri txapelketaren inguruko informazio guztia.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba