GEPFren Zuzendaritza Batzorderako hautagaitzak aurkezteko epea zabalik, hilaren 4tik 10era
2020/12/01 | Hauteskundeak
Batzar Orokorra behin betikoz osatua izan da
![]() Azken txanpan sartu da Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren (GEPF) hauteskunde prozesua.
Batzar Orokorrerako aurkeztutako hautagaitzen aurkako erreklamaziorik izan ez denez, eta epaile zein pilotarien estamentuetan aurkeztutako hautagaitza kopurua ezarrita zegoen batzarkide kopurua baina baxuagoa denez, Batzar Orokorra behin betikoz osatua izan da (albiste honen 1. eranskinean kontsulta daiteke, 'GEPF 2020-24 batzarkideak' izeneko dokumentuan).
Bestalde, Zuzendaritza Batzorderako hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu da: zehazki, abenduaren 4tik (ostirala) 10era (osteguna) izango da epe hori.
Hain zuzen ere, hautagaitzak aukezteko prozedura honakoa izango da (albiste honi erantsitako bigarren dokumentuan kontsulta daiteke):
Esan bezala, hilaren 10ean bukatuko da hautagaitzak aurkezteko epea. Hauteskunde Batzordeak hautagaiak behin-behinekoz aldarrikatuko ditu orduan, eta erreklamazioak aurkezteko epea zabaldu. Hilaren 15era arte izango da erreklamazioak aurkezteko aukera; egun horretan, erreklamazioak erabaki eta hautagaiak behin betiko aldarrikatuko ditu Hauteskunde Batzordeak. Hala, hilaren 16a izango da hauteskunde eguna; hautagaitza bakarra egongo balitz, baina, ez litzateke beharrezkoa izango hauteskundeak egitea eta zuzenean aldarrikatuko litzateke.
Hauteskunde prozesuari buruzko informazio guztia webgune honetako Dokumentazioa-Hauteskundeak-Hauteskundeak 2020 atalean kontsulta daiteke. Aurrez aurre kontsultatu nahi duenak federazioaren bulegoan izango du ikusgai (Anoeta pasealekua, 5. Kirol Etxea. Donostia); hitzordua eskatu beharko du bertaratu nahi duenak: goizez 621 33 26 60 telefono zenbakian, eta arratsaldez 693 05 91 21ean. |
|
GEPF 2020-24 Batzarkideak. Asambleístas FGPV 2020-24.pdf
Zuzendaritza Batzorderako hautagaitzak aurkezteko prozedura.pdf
Zuzendaritza Batzorderako hautagaiak aurkezteko inprimakia(1).doc