Gipuzkoako Eskolarteko Paleta Txapelketako finalak jokatuko dituzte, larunbatean, Ataunen

2018/05/10 | Lehiaketa

Mutil alebinen norgehiagokak zabalduko du jaialdia, 15:30ean, ondoren alebin neskak lehiatuko dira, jarraian infantil neskak, eta azkenik kadete nesken finala izango da ikusgai

Gipuzkoako Eskolarteko Paleta Txapelketako finalak jokatuko dituzte, larunbatean, hilak 12, Ataunen. 15:30ean hasita, lau partida izango dira ikusgai: alebin kategoriako mutilen finala izango da jokoan lehenik, ondoren alebin neskena, jarraian infantil nesken norgehiagoka, eta azkenik kadete kategoriako neskena. Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 

 

 

Maiatzak 12, larunbata, 15:30, Ataun-Auzoeta

 

1. Gomazko paleta, alebin mutilak:
ALTZO (Gorostiaga-Olano) / ZUMAIA 1 (Etxabe-Emezabal)

2. Gomazko paleta, alebin neskak:
VILLABONA (Arretxe-Altuna) / ADUNA 1 (Navarro-Zubillaga)

3. Gomazko paleta, infantil neskak:
ZUMAIA 1 (Azkue-Zuazobide-Olaizola) / ATAUN (Perlines-Urrestarazu)

4. Gomazko paleta, kadete neskak:
VILLABONA 3 (Elgarresta-Mendizabal) / VILLABONA 2 (Ugarte-Inza)

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa atalean kontsulta daiteke txapelketaren informazio guztia: https://bit.ly/2F2eV6Z

 

 

 






Babesleak

Ir arriba