Alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketaren finalak, igandean, Tolosan
2018/04/17 | Lehiaketa
Bi neska izango dira finaletan: alebinetan Tolosako Beotibar klubeko Maddi Jauregi, eta infantiletan Mutrikuko Danok Bat klubeko Eneritz Lizardi; Beotibar 2 eta Danok Bat 1 taldeak izango dira aurrez aurre alebinen finalean, eta Zumaia 1 eta Danok Bat 3 infantilen lehian; 11:00etan hasiko da jaialdia, Beotibarren
Alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketaren finalak jokatuko dira, igandean, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Aspaldiko partez, bi neska izango dira finaletan: alebinetan, Tolosako Beotibar klubeko Maddi Jauregi (Beotibar 2 taldean jokatuko du); eta infantiletan, Mutrikuko Danok Bat klubeko Eneritz Lizardi (Danok Bat 3 taldean ariko da).
Jaialdia 11:00etan hasiko da: Beotibar 2 eta Danok Bat 1 taldeak izango dira aurrez aurre lehenik, alebin mailako norgehiagokan; eta ondoren, infantilen lehian, Zumaia 1 eta Danok Bat 3 taldeek neurtuko dituzte indarrak. Hemen jaialdiaren xehetasunak:
Apirilak 22, igandea, 11:00, Tolosa-Beotibar
2. Infantilak:
Esteka honetan klikatuz aurki daiteke Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketari buruzko informazio guztia alebinei dagokienean: https://bit.ly/2H93oD0, eta infantilen kasuan honakoan: https://bit.ly/2JPIwm6
*Argazkia: Xistera (ezker-eskuin: Maddi Jauregi eta Eneritz Lizardi) |
|