Pello Errota-Asteasu, Izurun 3 eta Arrasate K1, Gipuzkoako Eskolarteko txapeldunak eskuz binaka

2018/03/27 | Lehiaketa

Mutil alebinen finala irabazi zuen Asteasuko Pello Errotak, Ordiziako Jakintza 5D taldearen aurka; mutil infantilen lehian nagusitu zen Izurun 3, Antzuola 1en kontra; eta Arrasate K1 mutil kadeteen mailako finalean gainditu zuen Arrasate K2 taldea

Pello Errota-Asteasu, Izurun 3 eta Arrasate K1 taldeek irabazi dute Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa, mutilen eskuz binakako lehian. Asteasuarrek alebin mailako finala irabazi zuten, Ordiziako Jakintza 5D taldearen aurka; Izurun 3 infantilen lehian nagusitu zen, Antzuola 1 taldearen kontra (finalen aurretik jokatu zituzen infantil mailako finalerdiak Antzuola 1ek eta Izurun 1ek alde batetik, eta Izurun 3k eta Soraluzek bestetik); eta Arrasate K1 taldeak, azkenik, Arrasate K2 hartu zuen mendean, kadeteen mailako norgehiagokan. Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 

 

Martxoak 24, larunbata, 16:40, Donostia-Loiola


1. Eskuz binaka mutilak, kadeteak:
ARRASATE K1 (Mikel Goñi-Manex Bengoa) 16 /
ARRASATE K2 (Ibai Etxebeste-Ibai Irasuegi) 15

2. Eskuz binaka mutilak, infantilak:
ANTZUOLA 1 (Nagore Galeano-Unax Errasti) 11 / 
IZURUN 3 (Eneko Lopetegi-Xuban Goikoetxea) 16

3. Eskuz binaka mutilak, alebinak:
PELLO ERROTA-ASTEASU (Oihan Lanzeta-Aimar Segurola) 4 (6, 6, 6, 6)/
JAKINTZA 5D (Egoi Aierbe-Harrieta Etxabe-Ibon Lasa) 0 (4, 2, 1, 3)

 

 

 

 

Esan bezala, jaialdiaren hasieran, finalen aurretik, infantilek finalerdiak jokatu zituzten, eta Antzuola 1 eta Izurun 3 taldeek lortu zituzten finalerako txartelak. Hauexek izan ziren emaitzak:
 

 

Martxoak 24, larunbata, 16:00, Donostia-Loiola


1. Eskuz binaka mutilak, infantilak:
ANTZUOLA 1 (Nagore Galeano-Unax Errasti) 16 /
IZURUN 1 (Mirian Arraiza-Ibai Iturrioz-Aritz Larrate) 14

2. Eskuz binaka mutilak, infantilak:
IZURUN 3 (Eneko Lopetegi-Xuban Goikoetxea) 16 /
SORALUZE (Unai Rodriguez-Unai Moreno-Unax Sudupe-David Palacin) 12

 

 

 

 

Txapelketaren xehetasun guztiak webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa atalean aurkituko dituzue, ondorengo estekan: http://bit.ly/2F2eV6Z

 

 

 

Zorionak denoi!

 

 

 














Babesleak

Ir arriba