GRAVNIaren 1. jardunaldia jokatuko du asteburuan Gipuzkoako Selekzioak, Nafarroaren aurka
2018/03/15 | Lehiaketa
Etxetik kanpo ariko da; hasierako ligaxka hau apirilaren 22an bukatuko da, apirilaren 29ko jardunaldian jokatuko dituzte finalerdiak, eta maiatzaren 6koan finalak
Asteburu honetan (2018-03-18) hasiko da GRAVNI, federazioen arteko txapelketa. Urtero moduan, Gipuzkoako Selekzioa lehiatuko da bertan. Eta, harekin batera, Araba, Bizkai, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako ordezkaritzak.
Hain zuzen ere, Nafarroaren kontra jokatuz ekingo dio Gipuzkoak txapelketari, etxetik kanpo. Lotura honetan duzue jardunaldi honetako kartelera zehatza: http://bit.ly/1RA9euD
Hasierako ligaxka hau apirilaren 22ra arte luzatuko da. Ondoren, apirilaren 29ko jardunaldian, ezker hormako zein trinketeko finalerdiak jokatuko dituzte. Eta final guztiak, azkenik, maiatzaren 6ko asteburuan izango dira ikusgai. Hona hemen egutegi osoa:
Gure webguneko Selekzioak atalean kontsultatu ahal izango dira txapelketaren xehetasun guztiak; besteak beste, astez asteko kartelera, emaitzak eta sailkapenak, pilotariak... esteka honetan klikatuz: http://bit.ly/1RA9euD. Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean ere, www.euskalpilota.org, txapelketaren informazio orokorra ikusgai dago. |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||