Antzuola, Donostia eta Antzuola-Zestoa taldeak, Gipuzkoako Eskolarteko txapeldunak eskuz binaka
2018/02/20 | Lehiaketa
Antzuolak Amezketaren aurka irabazi zuen neska alebinen finala; neska infantilen mailakoan, Donostia Alegia 2 taldearen aurka nagusitu zen; eta Antzuola-Zestoa taldeak Oņati-Andoain hartu zuen mendean neska kadeteen finalean
![]() Topaketa politaz gozatzeko aukera izan zen, larunbatean (2018-02-17), Ataunen. Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren nesken eskuz binakako finalak jokatu zituzten bertan. Gainera, finalen aurretik, txapelketan aritu diren pilotari guztiek hainbat saio eta jolasetan parte hartzeko aukera izan zuten. Eta finalen ondoren Euskal Herriko Irekiko emakumezkoen gomazko paletako partidak ere izan ziren ikusgai.
Antzuola, Donostia eta Antzuola-Zestoa taldeek irabazi dute Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa, emakumezkoen eskuz binakako lehian. Lehenak Amezketaren aurka nagusitu ziren, alebinen mailako finalean; Donostiakoek Alegia 2 taldearen kontra irabazi zuten, infantilen lehian; eta Antzuola-Zestoa taldeak, azkenik, Oñati-Andoain taldearen kontra, kadeteen finalean. Ondoren zehazten dugu jaialdia:
Otsailak 17, larunbata, 17:15, Ataun-Auzoeta
2. Eskuz binaka neskak, infantilak:
3. Eskuz binaka neskak, kadeteak:
Txapelketaren xehetasun guztiak webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa atalean aurkituko dituzue, ondorengo estekan: http://bit.ly/2F2eV6Z
Zorionak denoi! |
|