Udaberri Sariko larruzko paletako eta pala motzeko finalak ere larunbat honetan jokatuko dituzte

2018/03/06 | Lehiaketa

Donostiako Altza auzoak hartuko du jaialdia, 11:00etatik aurrera

Azken txanpan sartu da Udaberri Txapelketa. Asteburu honetan, hain zuzen ere, lehendabiziko finalak izango dira ikusgai: gizonezkoetan, larruzko paletako eta pala motzeko lehiak. Donostiako Altza auzoan izango da jaialdia, larunbatean, 11:00etan hasita:

 

 

 

Martxoak 10, larunbata, 11:00, Donostia-Altza

 

1. Larruzko paleta, nagusiak: EUSKAL JOLAS (Beitia-Sanchez-Aristi) / TXOST 1 (Gelbenzu-Juaristi)

2. Pala, nagusiak: ALTZATARRA (Auzmendi-Elorza-Polo) / URNIETA 2 (Iribar-Garagorri)

 

 

 

Espezialitate hauetako zein orokorrean Udaberri Sariko informazioa kontsultatzeko, webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Udaberri atalera jo daiteke, lotura honetan klikatuz: http://bit.ly/2I73L1N

 

 

 






Babesleak

Ir arriba