Emakume pilotarien festa
2018/01/04 | Lehiaketa
Bi hitzordu garrantzitsu batu ziren Tolosako Beotibarren: Aisiko Emakumea Pilotariko Paleta Txapelketa Azkarra eta Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketaren finalak. Ana Arregik eta Amaia Vicariok irabazi zuten Txapelketa Azkarra. Eta Emakumea Pilotariko txapelak Etxegia-Lopetegi (2. maila) eta Irazustabarrena-Murua (1. maila) bikoteentzat izan ziren
Emakume pilotariak jokoan ikusteko aukera aparta izan zen Gabon-gauaren bezperan, Tolosako Beotibarren. Bi hitzordu garrantzitsu batu baitziren bertan: Aisiko Emakumea Pilotariko Paleta Txapelketa Azkarra eta Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketaren finalak.
Goizean, Txapelketa Azkarreko ligaxkako partidak jokatu ziren. Ana Arregik eta Amaia Vicariok osatutako bikoteak finalerako zuzeneko txartela lortu zuen. Eta Haizea Alberdi-Amaia Aizpuru eta Edurne Osa-Emeren Gelbenzu bikoak finalerdietarako sailkatu ziren.
Bazkarian elkartu ziren parte-hartzaile guztiak, eta ondoren jokatu zen finalerdia. Haizea Alberdik eta Amaia Aizpuruk 15-5 irabazi zieten Edurne Osari eta Emeren Gelbenzuri, finalerako beste txartela lortuz.
1. postua, azkenean, Ana Arregi-Amaia Vicario bikotearentzat izan zen, 15-10 hartu baitzituzten mendean Haizea Alberdi eta Amaia Aizpuru, final polit batean.
Baina festa ez zen hor amaitu. Izan ere, pilotari herrikoien ondoren neska federatuen txanda izan zen, Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketaren finalekin. Etxegia-Lopetegi bikoteak jantzi zituen txapelak 2. mailako lehian, eta Irazustabarrena-Muruak irabazi zuen 1. mailakoa. Hemen jaialdia:
Abenduak 23, larunbata, 17:30, Tolosa-Beotibar
2. Gomazko paleta emakumezkoak, nagusien 1. maila:
Zorionak guzti-guztiei!
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-EmP Ezker Horma atalean kontsulta daitezke Emakumea Pilotari Txapelketak utzitako datu guztiak. Eta Argazki galeriak txokoan ikusgai daude bi hitzorduetako irudiak: http://bit.ly/2ETGf6f |
|