Gaztelekuk eta Oianguk jokatuko dute Gipuzkoako Txapelketaren palako finala, ostiralean, Andoainen

2018/01/03 | Lehiaketa

20:45ean hasiko da norgehiagoka, Arraten

Gazteleku eta Oiangu taldeek jokatuko dute Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren palako finala, ostiral honetan, Andoainen. 20:45ean hasiko da lehia, Arrate frontoian: 
 

 

 

 

Urtarrilak 5, ostirala, 20:45, Andoain-Arrate
 

1. Pala nagusiak: GAZTELEKU (Altuna-Lete-Iradi-Rekalde) / OIANGU (Ibarguren-Letamendia)

 

 

 

Real Sociedad eta Txost 1 taldeak geratu dira finalaren atarian. Asteartean (2018-01-02) jokatutako finalerdietan 45-32 eta 36-45 galdu baitzuten, hurrenez hurren:

 

Urtarrilak 2, asteartea, 20:15, Andoain-Arrate
 

1. Pala, nagusiak: GAZTELEKU (Altuna-Rekalde) 45 / REAL SOCIEDAD (Brosa-Navarro) 32

2. Pala, nagusiak: TXOST 1 (Ezkerro-Irigoien) 36 / OIANGU (Ibarguren-Letamendia) 45

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma-Pala eta Kartelera ataletan aurkituko dituzue txapelketaren xehetasun guztiak.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba