Pagazpe eta Oiangu klubak Gipuzkoako txapeldun gizonezkoen larruzko paletan
2017/10/25 | Lehiaketa
1. eta 2. mailan irabazi ditu finalak Pagazpek, eta Oiangu 3 taldeak 3. mailakoa; larruzko paletako lehia bukatuta, pala motzekoari ekingo diote pilotariek asteburuan
Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren baitan, beste final batzuk ere jokatu ziren joan den asteburuan (2017-10-22). Hain zuzen ere, gizonezkoen larruzko paletako nagusien 1., 2. eta 3. mailakoak. Pagazpe (1. eta 2. mailan) eta Oiangu (3. mailan) klubetako pilotariek jantzi dizute aurten txapelak. Ondoren zehaztun dugu jaialdia:
Urriak 22, igandea, 10:00, Oiartzun-Madalensoro
1. Larruzko paleta mutilak, nagusien 3. maila:
2. Larruzko paleta mutilak, nagusien 2. maila:
3. Larruzko paleta mutilak, nagusien 1. maila:
Larruzko paletako lehia amaituta, pala motzakoari ekingo diote orain pilotariek; asteburu honetan bertan (2017-10-28) hasiko da. Nagusietan, 1., 2. eta 3. mailan ariko dira. Guztira, 28 taldek eman du izena: 8 1. mailan, 12 2. mailan eta 8 3. mailan.
2. mailan, azaroaren 29ra arte iragungo du ligaxkak; 1. eta 3. mailan, berriz, abenduaren 3ra bitarte luzatuko da. Final guztiak, hori bai, abenduaren 17an, igandea, jokatuko dira.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean kontsulta daitezke larruzko paletako lehiak utzitako datu guztiak, eta baita pala motzekoaren xehetasunak ere. Eta Argazki galeriak txokoan larruzko paletako finalen irudi ugari daude ikusgai: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/fotos.asp?idioma=eu&IdCarpeta2=1108&IdGaleria=2334 |
|