Gipuzkoa 2, aurten ere Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketaren finalean

2017/10/11 | Lehiaketa

Bizkaia izango du oraingoan aurkari; iazko arantza atera eta txapela jantzi nahi dute gipuzkoarrek

Bitik bi. Finalerdietan ezustekoa emanda, Gipuzkoa 2k Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketaren finala jokatuko du aurten ere. Lapurdi 1 iazko txapelduna izan zuen aurkari finalaurrekoan, eta emozio biziko lehiaren ondoren, 5-6 irabaztea lortu zuen. Beste finalerdian ere ustekabeko emaitza izan zen, eta Bizkaiak Nafarroari irabazi zion. Beraz, Gipuzkoa 2k eta Bizkaiak neurtuko dituzte indarrak finalean. Gipuzkoarrek iazko arantza atera eta txapela jantzi nahi dute oraingoan.

 

 

Ibai Urbieta, Andoni Urbieta, Iñaki Esnal, Jon Urbieta eta Julen Jauregi pilotariek osatzen dute Gipuzkoa 2 taldea.

 

 

 

Guztira, Euskal Herriko zortzi taldek hartu du parte txapelketaren bigarren edizio honetan, bi multzotan banatuta: Lapurdi 1 (Senpere), Gipuzkoa 1, Bizkaia eta Nafarroa Beherea A multzoan, eta Lapurdi 2 (Sara), Nafarroa, Lapurdi 3 (Itxasu) eta Gipuzkoa 2 B multzoan.
 
 
 
 
 
 
Euskal pilotako espezialitate zaharrena da bote luzeaJoko zuzenetariko bat da; hau da, bi taldeak aurrez aurre jartzen dira eta ez da pilota hormaren kontra joz jokatzen. 60 metro inguru luzerako eremutan aritzen dira pilotariak, normalean estalirik gabeko plazetan, eta helburua aurkariari eremua irabaztea da. Tantoak tenisean bezala zenbatzen dira; izan ere, tenisak joko zuzenetatik hartu zuen zenbatzeko era. 
 
 
 
 
 
 
Finalaren xehetasunak eta txapelketaren informazio guztia kontsultatzeko, Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunera jo: http://euskalpilota.com
 

 

 














Babesleak

Ir arriba