Etengabe lanean, hobetzeko
2017/10/05 | Ikastaroak
Infantil eta kadete mailako 52 pilotari ari dira dagoeneko entrenatzen denboraldi honetako mutilen eskuko teknifikazio proiektuan
Aurreko deialdietako arrakastari jarraituz, aurten ere infantil eta kadete mailako 52 pilotari ari dira lanean mutilen eskuko teknifikazio proiektuan.
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) 2014-15 denboraldian jarri zuen martxan mutilen eskuko teknifikazio proiektua. Pilotariei entrenamendu tekniko eta prestakuntza fisiko pertsonalizatua eskaintzea du xede, lurraldeko klubei laguntzearekin batera.
Aurtengo deialdia, iazkoa bezala, infantilentzat eta kadeteentzat izan da. Izena emandakoek hautaketa probak egin zituzten irailean, eta aukeratuak izan zirenek urria hastearekin batera ekin zieten entrenamenduei.
Iaz hasitako bideari jarraituz, eta pilotari zein Gipuzkoako txoko gehiagotara iristeko helburuarekin, aurten ere eskualdeetan teknifikazio entrenamenduak eskainiko ditu federazioak. Infantilei zuzendutakoak izango dira horiexek. Kadeteen entrenamendu guztiak, berriz, Donostiako Atano III.ean izango dira.
Gauzak horrela, 18 pilotari kadete ariko dira Gipuzkoa mailako entrenamenduetan, eta 34 pilotari infantil eskualdeetan (Goierri, Tolosaldea eta Aiztondoko 12 pilotari; Bidasoa, Oarso eta Buruntza eskualdeetako 10; eta Deba eta Urolako 12).
Pilotari profesional gipuzkoarrak izango dituzte gidari saio hauetan. Goierri, Tolosaldea eta Aiztondo eskualdeetako pilotariak Ander Imaz oiartzuarrarekin entrenatuko dira, Amasan. Bidasoa, Oarso eta Buruntza eskualdeetakoak Andoni Ugalde oiartzuarrarekin, Lasarte-Orian. Deba eta Urola eskualdeetakoek Beñat Rezusta bergararraren laguntzarekin jardungo dute, Zestoan. Eta Iraitz Olaetxea GEPFko teknikariak gidatuko ditu Gipuzkoa mailako entrenamenduak, Donostian.
Saioak asteazken arratsaldetan izango dira, eta ekaina arte iraungo dute.
Ondoren zehazten ditugu aurten teknifikaziorako hautatuak izan diren pilotariak eta saioen hainbat xehetasun:
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||