Txost eta Ikasberri taldeek jokatuko dute Udaberri Sariko larruzko paletako 22 urtez azpikoen finala
2017/06/28 | Lehiaketa
Ostiralean izango da lehia, 19:30etik aurrera, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan
Txost eta Ikasberri taldeak sailkatu dira Udaberri Sariko larruzko paletako 22 urtez azpikoen finalera. Ostiralean jokatuko dute, 19:30etik aurrera, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan. Ondoren zehazten dugu jaialdia:
Ekainak 30, ostirala, 19:30, Oiartzun-Madalensoro
Sei talde lehiatu dira txapelketa honetan, bi multzotan banatuta: Altzatarra, Real Sociedad 1 eta Txost batetik, eta Ikasberri, Ramuntxo eta Real Sociedad 2 bestetik.
Esteka honetan kontsulta daiteke informazio guztia hemen |
|