Andoainek eta Debak jokatuko dute Herriarteko Pala Txapelketaren finala, igandean, Donostian

2017/06/01 | Lehiaketa

Iazko final bera errepikatuko da aurten; Andoainentzat bosgarren txapela izan zen iazkoa, eta Debak bere lehenengoa janzteko lehiatuko da

Andoainek eta Debak jokatuko dute 2017ko Herriarteko Pala Txapelketaren finala, igandean (2017-06-04), 11:00etatik aurrera, Donostiako Atano III.a pilotalekuan:

 

Ekainak 4, igandea, 11:00, Donostia-Atano III.a

ANDOAIN / DEBA, larruzko paletaz eta pala motzaz

 

 

Ordizia eta Olaberria finalaren atarian geratu dira. Ordiziak 4-0 galdu zuen finalerdietan Andoainen aurka (joanekoan 2-0 galdu: 35-25, 40-28; eta itzulikoan 0-2 galdu: 23-35, 22-40).  Eta Olaberriak eta Debak 2na berdindu zuten, baina 14 tantoko aldeari esker lortu du finalerako txartela Debak (1-1 joanekoan: 31-35, 40-39; eta 1-1 itzulikoan: 30-35, 40-24).

 

 

Andoainek Herriarteko Pala Txapelketaren edizio guztietan hartu du parte, hau da, 27 aldiz; eta Deba 8 bider lehiatu da. Andoainek 5 ediziotan jantzi du txapela: 2009, 2010, 2011, 2013 eta azkena iaz; eta beste 5etan txapeldunorde izan da: 1997an, 1999an, 2006an, 2008an eta 2015ean. Debarentzat bigarren finala da aurtengoa; iaz txapeldunorde izan zen. 

 

 

Izan ere, iazko final bera errepikatuko da aurten. Ea zein den aurtengo emaitza.

 

 

 

 

Bestetik, eskuko lehian final-laurdenetako joanekoak jokatuko dituzte. Eta zesta-puntan ligaxkako 5. jardunaldia. Hona hemen asteburua osatuko duten 6 jaialdien kartelera (palako finala barne):

 

2017/06/02  19:30 1 ASTIGARRAGA - Udalekoa  ASTIGARRAGA-K OIARTZUN-K Eskua  
2017/06/02  19:30 2 ASTIGARRAGA - Udalekoa  ASTIGARRAGA-J OIARTZUN-J Eskua  
2017/06/02  19:30 3 ASTIGARRAGA - Udalekoa  ASTIGARRAGA-N OIARTZUN-N Eskua  
   
2017/06/02  21:00 1 HERNANI - Udalekoa  HERNANI-K ZIZURKIL-K Eskua  
2017/06/02  21:00 2 HERNANI - Udalekoa  HERNANI-J ZIZURKIL-J Eskua  
2017/06/02  21:00 3 HERNANI - Udalekoa  HERNANI-N ZIZURKIL-N Eskua  
   
2017/06/02  22:00 1 OÑATI - Zubikoa  OÑATI-K ATAUN-K Eskua  
2017/06/02  22:00 2 OÑATI - Zubikoa  OÑATI-J ATAUN-J Eskua  
2017/06/02  22:00 3 OÑATI - Zubikoa  OÑATI-N ATAUN-N Eskua  
   
2017/06/02  22:00 1 AZPEITIA - Frontoi Txiki  AZPEITIA-K AZKOITIA-K Eskua  
2017/06/02  22:00 2 AZPEITIA - Frontoi Txiki  AZPEITIA-J AZKOITIA-J Eskua  
2017/06/02  22:00 3 AZPEITIA - Frontoi Txiki  AZPEITIA-N AZKOITIA-N Eskua  
   
2017/06/03  17:00 1 ZUMAIA - Aitzuri  ZUMAIA-K DONOSTIA-K Zesta  
2017/06/03  17:00 2 ZUMAIA - Aitzuri  ZUMAIA-J DONOSTIA-J Zesta  
2017/06/03  17:00 3 ZUMAIA - Aitzuri  ZUMAIA-N DONOSTIA-N Zesta  
   
2017/06/04  11:00 1 DONOSTIA - Atano III.a  ANDOAIN-LP DEBA-LP Pala FINALA
2017/06/04  11:00 2 DONOSTIA - Atano III.a  ANDOAIN-PM DEBA-PM Pala

 

 

 

Edizio honetan, 21 herrik eman dute izena eskuko lehian, 8 palakoan eta 3 zesta-puntakoan:

 

ESKUA

  1. Aduna
  2. Altzo
  3. Andoain
  4. Arrasate
  5. Asteasu
  6. Astigarraga
  7. Ataun
  8. Azkoitia
  9. Azpeitia
  10. Bidania-Goiatz
  11. Donostia
  12. Errenteria
  13. Hernani
  14. Lazkao
  15. Oiartzun
  16. Oñati
  17. Orio
  18. Tolosa
  19. Zestoa
  20. Zizurkil
  21. Zumaia
     

PALA

  1. Andoain
  2. Deba
  3. Donostia
  4. Errenteria
  5. Lazkao
  6. Oiartzun
  7. Olaberria
  8. Ordizia
     

ZESTA-PUNTA

  1. Donostia
  2. Mutriku
  3. Zumaia

 

 

Eskuz, Orio eta Zumaia dira aurtengo parte-hartzaile berriakbaja, berriz, Aia, Bergara, Lasarte-Oria, Lezo, Usurbil eta ZumarragaPalaz eta zesta-puntaz, bestalde, iazko herri berek jokatuko dute aurten ere.

 

 

 

Finalei dagokienezpalakoa izango da goiztiarrena; ekainaren 18ko asteburuan jokatuko dute zesta-puntakoa; eta eskukoaaurten estreinakoz, eta herrien proposamenei erantzunez, larunbat arratsaldean izango da, uztailaren 1ean

 

 


50. edizioa izango da aurtengoa eskuz27.a palaz eta 20.a zesta-puntaz.

Urte hauetan guztietan Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Donostia da bigarren palmaresean, 6 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Hernani eta Azpeitia hirugarren, 5ekin (Hernani 6 ediziotan izan da txapeldunorde, eta Azpeitia 3tan). Iazko edizioa Azpeitiak irabazi zuen, eta Astigarraga izan zen txapeldunorde.

Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 7 (6 aldiz izan da txapeldunorde); Errenteria, Olaberria eta Andoain dira bigarren postuan, 5na txapelekin (Errenteria eta Olaberria 2 bider izan dira azpitxapeldun, eta Andoain 5 ediziotan). Andoainek irabazi zuen iaz, eta Deba izan zen txapeldunorde.

Zesta-puntaz, azkenik, Zumaia da jaun eta jabe, 8 txapelekin (9 aldiz txapeldunorde); Tolosa eta Mutriku ditu atzetik, 4rekin (6 ediziotan izan da azpitxapeldun Tolosa, eta 2tan Mutriku); Donostia da hirugarren postuan 3 txapelekin (behin txapeldunorde). Iazko edizioa Mutrikuk irabazi zuen, eta Zumaia sailkatu zen bigarren.

 

 

 

Gure webgunearen Kartelera atalean eta esteka honetan aurki daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia, eta astez asteko jarraipena egin: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/modalidadescompeticion.asp?idioma=eu&idCategoria=23

 

 

 














Babesleak

Ir arriba