Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, abiatzeko prest

2017/04/26 | Lehiaketa

Txapelketa aurkeztu eta kanporaketen zozketa egin da jendaurrean; 21 herri ariko dira eskuz, 8 palaz eta 3 zesta-puntaz; maiatzaren 7ko jardunaldian ekingo diote guztiek lehiari

Dena da prest 2017ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa abian jartzeko. Gaur (2017-04-26) egin dira kanporaketen zozketak jendaurrean, Donostiako Kirol Etxean antolatutako aurkezpen ekitaldian. Jakinminez jarraitu dituzte nondik norakoak hainbat herritako pilotariek eta ordezkariek, eta zenbait Udal ordezkarik ere ez du hitzordua galdu nahi izan.

 

 

Edizio honetan, 21 herrik eman dute izena eskuko lehian, 8 palakoan eta 3 zesta-puntakoan:

 

ESKUA

  1. Aduna
  2. Altzo
  3. Andoain
  4. Arrasate
  5. Asteasu
  6. Astigarraga
  7. Ataun
  8. Azkoitia
  9. Azpeitia
  10. Bidania-Goiatz
  11. Donostia
  12. Errenteria
  13. Hernani
  14. Lazkao
  15. Oiartzun
  16. Oñati
  17. Orio
  18. Tolosa
  19. Zestoa
  20. Zizurkil
  21. Zumaia
     

PALA

  1. Andoain
  2. Deba
  3. Donostia
  4. Errenteria
  5. Lazkao
  6. Oiartzun
  7. Olaberria
  8. Ordizia
     

ZESTA-PUNTA

  1. Donostia
  2. Mutriku
  3. Zumaia

 

 

Eskuz, Orio eta Zumaia dira aurtengo parte-hartzaile berriak; baja izango dira, berriz, Aia, Bergara, Lasarte-Oria, Lezo, Usurbil eta ZumarragaPalaz eta zesta-puntaz, bestalde, iazko herri berek jokatuko dute aurten ere.

 

 

 

Maiatzaren 7ko asteburuan ekingo diote txapelketari, espezialitate guztietan. Finalei dagokienez, palakoa izango da goiztiarrena, ekainaren 4ko jardunaldian; ekainaren 18ko asteburuan jokatuko dute zesta-puntakoa; eta eskukoa, aurten estreinakoz eta probatze aldera, eta herrien proposamenei erantzunez, larunbat arratsaldean izango da, uztailaren 1eanAlbiste honi erantsitako dokumentuetan ikus daitezke jardunaldi eta kanporaketa zehatzak, zozketak erabakitakoaren arabera.

 

 


50. edizioa izango da aurtengoa eskuz27.a palaz eta 20.a zesta-puntaz.

Urte hauetan guztietan Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Donostia da bigarren palmaresean, 6 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Hernani eta Azpeitia hirugarren, 5ekin (Hernani 6 ediziotan izan da txapeldunorde, eta Azpeitia 3tan). Iazko edizioa Azpeitiak irabazi zuen, eta Astigarraga izan zen txapeldunorde.

Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 7 (6 aldiz izan da txapeldunorde); Errenteria, Olaberria eta Andoain dira bigarren postuan, 5na txapelekin (Errenteria eta Olaberria 2 bider izan dira azpitxapeldun, eta Andoain 5 ediziotan). Andoainek irabazi zuen iaz, eta Deba izan zen txapeldunorde.

Zesta-puntaz, azkenik, Zumaia da jaun eta jabe, 8 txapelekin (9 aldiz txapeldunorde); Tolosa eta Mutriku ditu atzetik, 4rekin (6 ediziotan izan da azpitxapeldun Tolosa, eta 2tan Mutriku); Donostia da hirugarren postuan 3 txapelekin (behin txapeldunorde). Iazko edizioa Mutrikuk irabazi zuen, eta Zumaia sailkatu zen bigarren.

 

 

 

Gure webgunearen Kartelera atalean eta esteka honetan aurki daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia, eta astez asteko jarraipena egin: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/modalidadescompeticion.asp?idioma=eu&idCategoria=23

 

 

 






Babesleak

Ir arriba