Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren bulegoa itxita, martxoaren 16tik

2020/03/13 | Lehiaketa

Koronabirusa (COVID-19) dela-eta egungo egoera ikusita, eta prebentzio neurri gisa hartu du ixteko erabakia; aurrez aurreko harrerarik ez da izango, beraz; baina arreta telefonoz bermatuko da, bi telefono zenbaki berrirekin, ohiko ordutegian

[EGUNERATZEA, 2020/07/16]

 

 

Gaurtik eta abuztuaren 31ra arte, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren (GEPF) bulegoak itxita jarraituko du. Beraz, oraingoz ez da aurrez aurreko harrerarik izango. Dena den, bitarte horretan eta orain arte moduan, telefono harrera eskainiko da.

 

 

Telefono zenbaki bakarrean eskainiko da harrera, 621 33 26 60an. Eta udako ordutegian:

  • Uztailaren 13tik abuztuaren 14ra: astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:00etara
  • Abuztuaren 17tik 23ra ez da eskainiko
  • Abuztuaren 24tik 31ra: astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:00etara

 

 

Ondo bidean, irailaren 1etik aurrera bulegoa zabalduko du GEPFk. Ohiko tokira bueltatuko da, gainera, Donostiako Kirol Etxean (Anoeta pasealekua, 5). Ohiko telefono zenbakian, hau da, 943 47 14 63. Eta ohiko ordutegian: goizez, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:00etara; eta arratsaldez, astelehenak eta astearteak, 17:00etatik 20:00etara, eta asteazkenak, 16:00etatik 19:00etara.

 

 

Barka eragozpenak eta ondo izan.

 

 

 

________________________________________________________________________

 

 

 

 

Koronabirusa (COVID-19) dela-eta egungo egoera ikusita, eta prebentzio neurri gisa, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) bere bulegoa ixtea erabaki du, martxoaren 16tik aurrera, eta epe finkorik gabe.

 

 

Hala, ez da aurrez aurreko harrerarik izango.

 

 

Dena den, arreta telefono bidez bermatuta egongo da, ohiko ordutegian (goizez, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:30era; arratsaldez, astelehen eta asteartean, 17:00etatik 20:00etara, eta astezkenetan, 16:00etatik 19:00etara).

Telefono zenbakiak, baina, berriak dira: goizeko arretarako 621 33 26 60, eta arratsaldekorako 693 05 91 21.

 

 

Barka eragozpenak eta ondo izan.

 

 

 

 

*Argazkiak: Donostia Sustapena

 

 

 






Babesleak

Ir arriba