Danok Bat, Hondarribia, Lapke, Alde Zaharra, Eple eta Real Sociedad klubentzat txapelak
2019/12/23 | Lehiaketa
Danok Bat 1, Hondarribia eta Danok Bat 2 taldeak dira Gipuzkoako txapeldun berriak zesta-puntaz; Lapke 1 eta Alde Zaharra 1, eskuz binakako espezialitatean; eta Eple 2 eta Real Sociedad 1 taldeak, pala motzez
![]() Danok Bat, Hondarribia, Lapke, Alde Zaharra, Eple eta Real Sociedad klubetako pilotariek jantzi dituzte txapelak, asteburu honetan, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Danok Bat 1 (kadeteak), Hondarribia (jubenilak) eta Danok Bat 2 (nagusiak) dira Gipuzkoako txapeldun berriak zesta-puntaz (binaka); Lapke 1 (kadeteak 3. maila) eta Alde Zaharra 1 (kadeteak 2. maila) taldeak, eskuz binakako lehian; eta, azkenik, Eple 2 (2. maila) eta Real Sociedad 1 (1. maila) taldeak, pala motzeko espezialitatean.
Ondorengo lerrotan dituzue final guztien xehetasunak:
Abenduak 20, ostirala, 19:00, Mutriku-Miruaitz
2. Zesta-punta, jubenilak:
3. Zesta-punta, nagusiak:
2. Eskuz binaka, kadeteak 2. maila:
Abenduak 21, larunbata, 10:30, Donostia-Altza
2. Pala motza, nagusiak 1. maila:
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean kontsulta daiteke Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketari buruzko informazio guztia.
*Argazkiak: Mutrikuko Danok Bat kluba |
|