Gipuzkoako Txapelketako zesta-puntako, eskuz binakako eta pala motzeko finalak, asteburuan
2019/12/18 | Lehiaketa
Mutrikuk hartuko ditu zesta-puntako lehiak, ostiralean; Donostiako Loiola auzoan jokatuko dira, egun berean, eskuz binakakoak; eta pala motzekoak Donostiako Altza auzoan izango dira ikusgai, larunbatean
Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, bukatzear dira hainbat lehia, eta asteburuan final ugari izango dira ikusgai: zesta-puntakoak, eskuz binakakoak eta pala motzekoak, hain zuzen ere. Mutrikuk hartuko du zesta-puntako finalen jaialdia, ostiralean; Donostiako Loiola auzoan jokatuko dituzte eskuz binakakoak, egun berean; eta, azkenik, Donostiako Altza auzoa izango da pala motzeko jaialdiaren egoitza, larunbatean.
Ondorengo lerrotan laburbilduko ditugu hiru jaialdiak:
2. Zesta-punta, jubenilak:
3. Zesta-punta, nagusiak:
2. Eskuz binaka, kadeteak 2. maila:
Abenduak 21, larunbata, 10:30, Donostia-Altza
2. Pala motza, nagusiak 1. maila:
Gauzak horrela, behin pala motzeko lehia amaituta, palakoaren txanda izango da. Bost taldek eman dute izena: Eple, Gazteleku, Oiangu1, Oiangu 2 eta Urnieta. Nagusietan jokatuko dute, maila bakarrean. Astelehenean bertan (2019-12-23) ekingo diote itzuli bateko ligaxkari: hilaren 23an, 26an, 28an eta 30ean, eta urtarrilaren 2an lehiatuko dira; partida guztiak Andoainen izango dira. Urtarrilaren 4an jokatuko dute finala, 17:15ean, Andoaingo Arrate pilotalekuan.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean ikusgai dago Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketari buruzko informazio guztia. |
|