Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako eta xareko finalak, larunbatean, Iruran
2017/03/02 | Lehiaketa
11:00etan jokatuko da xareko finala, Ametsa trinketan; eta, leku berean, 16:15ean, eskuz binakako finalen jaialdia hasiko da
Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako eta xareko finalak jokatuko dira, larunbat honetan (2017-03-04), Irurako Ametsa trinketan. Goizean izango da xareko finala, eta arratsaldean eskuz binakakoak. Ondoren zehazten ditugu bi jaialdiak:
Martxoak 4, larunbata, 11:00, Irura-Ametsa trinketa
1. Xare, nagusiak: AMETSA 1 (Apeztegia-Lasa) / AMETSA 3 (Santano-Vinuesa)
Martxoak 4, larunbata, 16:15, Irura-Ametsa trinketa 1. Eskuz binaka, kadeteak: AZKOITIA 2 (Aranbarri-Azkoitia) / GAZTELEKU (Huitzi-Etxeberria) 2. Eskuz binaka, jubenilak: AZKOITIA 1 (Cuevas-Azkoitia) / INTXURRE (Zubeldia-Jauregi) 3. Eskuz binaka, nagusien 2. maila: HERNANI 1 (Cisneros-Oiaga) / BERGARA (Muguruza-Larrañaga) 4. Eskuz binaka, nagusien 1. maila: PAGAZPE (Huizi-Landa) / BEHAR ZANA 1 (Maiz-Gurutzealde)
Bestalde, aurreko larunbatean gizonezkoen paleta argentinarreko finalak jokatu ziren, Irunen. Kurpil elkartekoek eraman zituzten txapelak etxera, bai 1. mailako bai 2. mailako finalak irabazita. Hauxe izan zen jaialdia:
Otsailak 25, larunbata, 11:00, Irun-Ramuntxo Berri
1. Paleta argentinarra, gizonezkoak, nagusien 1. maila:
2. Paleta argentinarra, gizonezkoak, nagusien 2. maila:
Txapelketak utzitako datu guztiak (emaitzak, puntuazioa, sailkapenak...) webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa eta Kartelera ataletan daude eskuragarri. |
|