Ikasberri eta Real Sociedad 2 aurrez aurre 22 urtez azpikoen gomazko paletako Gipuzkoako finalean
2016/12/22 | Lehiaketa
Martija-Alkorta eta Oiarbide-Estefano bikoteek ostiralean jokatuko dute Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako finala, 20:00etan, Azpeitiko Urrestillan
Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako beste final bat izango da ikusgai asteburu honetan: gizonezkoetan, gomazko paletako 22 urtez azpikoena. Ikasberri eta Real Sociedad 2 taldeak izango dira aurrez aurre hitzordu honetan, ostiralean. 20:00etan hasiko da jaialdia, Azpeitiko Urrestillan:
Abenduak 23, ostirala, 20:00, Azpeitia (Urrestilla)-Txikuri
1. Gomazko paleta mutilak, 22 urtez azpikoak:
Ikasberrik, ligaxka amaituta sailkapen buru izanda, finalerako zuzeneko txartela lortu zuen. Bigarren eta hirugarren sailkatuek, Real Sociedad 2 (Oiarbide-Estefano) eta Altzatarra 1 (Udakiola-Rekondo) taldeek, finalerdia jokatu behar izan zuten aurreko asteburuan (2016-12-16). Realak irabazi zuen, 25-21eko emaitzarekin.
Hain zuzen ere, hauxe izan zen ligaxkako sailkapena:
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-gomazko paleta mutilak 22 urtez azpikoak atalean kontsulta daitezke txapelketaren inguruko xehetasun guztiak. |
|