Reala eta Txost 1 aurrez aurre Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalean

2016/10/19 | Lehiaketa

Igandean jokatuko dute norgehiagoka, Donostiako Gaska trinketan, 10:30ean

Real Sociedad eta Txost 1 taldeak izango dira aurrez aurre Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalean. Igandean (2016-10-23) jokatuko dute norgehiagoka, 10:30ean, Donostiako Gaska trinketan:

 

 


Urriak 23, igandea, 10:30, Donostia-Gaska
 

1. Larruzko paleta, nagusiak:

REAL SOCIEDAD (Agirre-Oiarzabal) / TXOST 1 (Mutuberria-Azpiroz)

 

 

5 talde lehiatu dira txapelketa honetan: Altzatarra, Oiangu, Real Sociedad, Txost 1 eta Txost 2

 

 

Real Sociedad taldea lehen postuan sailkatu da ligaxkan eta, hortaz, finalerako zuzeneko pasea lortu zuen. Bigarren eta hirugarren sailkatuek, Altzatarra eta Txost 1 taldeek hain zuzen ere, finalerdia jokatu behar izan zuten: Txost 1ek (Mutuberria-Azpiroz) 40-35 irabazi zion Altzatarrari (Auzmendi-Amiano) aurreko asteburuan (2016-10-16) Gaskan jokatutako lehian, eta finalerako beste txartela lortu zuen.

 


 

Txapelketaren xehetasun guztiak webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa trinketa-larruzko paleta nagusiak atalean aurki daitezke.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba