Jokoan da Enrique Abril Errebote Txapelketa

2016/08/31 | Lehiaketa

Euskal Herriko zortzi talde lehiatuko dira: Gipuzkoako Behar Zana, Txost eta Zubieta, eta Lapurdiko Endaiarrak, Kanboarrak, Luzean, Noizbait eta Senpere; partidak Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazetan izango dira ikusgai

Joan den asteburuan (2016-09-04) hasi zen Enrique Abril Errebote Txapelketa, ohi bezala, denboraldiko lehiaketa ofizial goiztiarrena.

 

 

Euskal Herriko zortzi taldek hartuko dute parte. Horietatik hiru dira Gipuzkoakoak: Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta). Eta beste bostak Lapurdikoak: Endaiarrak (Hendaia), Kanboarrak (Kanbo), Luzean (Donibane Lohizune), Noizbait (Hazparne) eta Senpere (Senpere).

 

 

Txapelketa bi fasetan antolatu da. 1. fasean, parte-hartzaileek, bi multzotan banaturik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute denek denen aurka, irailaren 4tik urriaren 2ra bitartean. Partida guztiak Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazetan izango dira.

  • A multzoan ariko dira Luzean, Behar Zana, Endaiarrak eta Kanboarrak
  • B multzoan, berriz, Zubieta, Txost, Senpere eta Noizbait

 

 

2. fasean, bi finalerdi jokatuko dituzte, 1. faseko ligaxkan multzo bakoitzeko aurreneko bi postuetan sailkatutako taldeak gurutzatuz (A1 vs B2 eta B1 vs A2); finalerdi bat Villabonan izango da eta bestea Zubietan, urriaren 9an (eguraldiak ez badu baldintzatzen txapelketaren martxa). Finala Oiartzungo plazan jokatuko da, printzipioz, urriaren 23an.

 

 

 

 

 

Egutegi osoaren berri jakin nahi izanez gero, Lehiaketa-Federatua-Enrique Abril atalera jo daiteke. Baita astero-astero txapelketaren jarraipena egin ere, Kartelera atalean.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba