Mutrikuk eta Zumaiak jokatuko dute Herriarteko Txapelketako zestako finala, larunbatean, Zumaian

2016/06/29 | Lehiaketa

Elkarren aurka jokatuko duten 5. finala izango da aurtengoa; 2011tik honako edizio guztietan izan dira aurrez aurre bi herriak, eta lehenengo bietan Zumaiak irabazi zuen, eta azkeneko hirutan Mutrikuk

Mutrikuk eta Zumaiak jokatuko dute 2016ko Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren finala, larunbatean, 18:00etan, Zumaiako Aitzuri frontoi berrian. Izan ere, ligaxka amaituta, Mutriku sailkatu da lehendabiziko postuan, Zumaia izan da bigarren eta Donostia hirugarren. 

 

 

 

Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 

Uztailak 2, larunbata, 18:00, Zumaia-Aitzuri

MUTRIKU / ZUMAIA, zesta-puntaz, kadeteen, jubenilen eta nagusien mailetan

 

 

 

Zumaiak Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren edizio guztietan hartu dute parte, hau da, 19 aldiz, eta 16 final jokatu ditu. Mutriku, berriz, 7 aldiz lehiatu da, eta 5 finaletara iritsi da.

 

 

 

Zumaia 8 aldiz izan da txapeldun; hain zuzen ere, txapel gehien dituen herria da: 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2007, 2011 eta 2012 urteetan irabazi zituen finalak. Eta beste 8 bider izan da txapeldunorde: 2004an, 2005ean, 2008an, 2009an, 2010ean, 2013an, 2014an eta azkena iazko edizioan. Mutrikuk, berriz, 3 txapel ditu palmaresean, azkeneko hiru urteetakoak: 2013, 2014 eta 2015. Eta beste 2 aldiz izan da txapeldunorde: 2011n eta 2012an.

 

 

 

Bi herriek, gainera, 5 aldiz jokatu dute finala elkarren aurka, azkeneko bost ediziotan, hain justu. 2011n eta 2012an Zumaiak irabazi zueneta 2013an, 2014an eta 2015ean Mutrikuk. Ikusteko dago, beraz, Mutrikuk azken urteotako boladari eusten dion, edo Zumaiak txapelketa honetan erakutsi izan duen nagusitasuna berreskuratzen duen.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazioa.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba