Eskuko zein Zesta-puntako Herriarteko Txapelketa, azken txanpan
2016/06/16 | Lehiaketa
Eskuz, finalerdien joanekoak jokatuko dituzte Azpeitiak eta Hernanik batetik, eta Azkoitiak eta Astigarrak bestetik; zesta-puntan, ligaxkako 6. eta azken jardunaldia izango da ikusgai
Azken txanpan sartu da 2016ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, bai eskuko bai zesta-puntako lehiei dagokienean. Palaz, Andoainek jantzi du txapela aurten, Debaren kontrako finala irabazita. Eskuz, finalerdien joanekoak jokatuko dituzte Azpeitiak eta Hernanik batetik, eta Azkoitiak eta Astigarragak bestetik. Eta zesta-puntan ligaxkako 6. eta azken jardunaldia izango da ikusgai.
Hona hemen asteburuko kartelera, 3 jaialdiekin:
OSTIRALA, EKAINAK 17 - 22:00, Azpeitia-Frontoi Txiki: AZPEITIA / HERNANI (eskua) - 22:00, Azkoitia-Gurea: AZKOITIA / ASTIGARRAGA (eskua)
2016ko Txapelketan, 25 herrik eman zuten izena eskuko lehian, 8 palakoan eta 3 zesta-puntakoan:
ESKUA
PALA
ZESTA-PUNTA
Eskuz, Aduna, Altzo, Bergara, Lazkao eta Usurbil izan dira aurtengo parte-hartzaile berriak; gainera, Adunak eta Altzok lehendabiziko aldiz hartu dute parte txapelketa honetan. Baja izan dira, berriz, Alegia eta Beasain. Palaz eta zesta-puntaz, bestalde, iazko herri berek jokatu dute aurten ere.
49. edizioa da aurtengoa eskuz, 26.a palaz eta 19. zesta-puntaz.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean aurki daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia, eta astez asteko jarraipena egin bai bertan bai Kartelera sailean. |
|