Gurpil Aulkiko Gomazko Paletako Txapelketako finala, larunbatean, Usurbilen
2016/06/08 | Lehiaketa
Jurgi eta Edorta izango dira aurrez aurre txapelarako lehian, eta Beņatek eta Aingeruk 3. eta 4. postuetarako norgehiagoka jokatuko dute; jaialdia 11:00etan hasiko da
![]() Larunbatean (2016-05-11) bukatuko da Gurpil Aulkiko Gomazko Paletako Gipuzkoako Txapelketa. Jurgik eta Edortak finala jokatuko dute, Usurbilen. Eta Beñatek eta Aingeruk 3. posturako lehian izango dira aurrez aurre. Ondoren zehazten dugu jaialdia:
Ekainak 11, larunbata, 11:00, Usurbil
1. Gurpil Aulkiko Gomazko Paletako Gipuzkoako Txapelketa. 3. eta 4. posturako lehia: 2. Usurbilgo Txapelketa (eskuz banaka) 3. Gurpil Aulkiko Gomazko Paletako Gipuzkoako Txapelketa. FINALA: JURGI / EDORTA
Apirilean ekin zioten txapelketa honi, eta lau pilotarik ligaxka jokatu dute, buruz buru eta 4aren barruan. Jardunaldi bakoitzean denek denen kontra jardun dute, gainera. Eta, hala, ligaxkako emaitzek utzitako sailkapenaren arabera zehaztu da bigarren fase hau. Hain zuzen ere, horrelaxe gelditu da sailkapena:
Beste edizioetan bezala, aurten ere lehia eta giro bikaina espero dira azken jaialdian ere.
Webgune honetako Lehiaketa-Egokitua-Gipuzkoa gurpil aulkian atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio gehiago.
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||