Hernani 1 eta Su-Berri 1 taldeek irabazi dute emakumezkoen Trinketeko Gipuzkoako Txapelketa
2016/04/19 | Lehiaketa
Hernani 2 eta Ziotza hartu zituzten mendean, hurrenez hurren, paleta argentinarreko nagusien 1. eta 2. mailako finaletan
Hernani 1 eta Su-Berri 1 taldeek irabazi dute emakumezkoen Trinketeko Gipuzkoako Txapelketa. Paleta argentinarreko finalak jokatu ziren, joan den ostiralean (2016-04-15), Donostiako Gaska trinketan. Hernani 1ek (Irazustabarrena-Araistegi) 30-21 irabazi zion Hernani 2 taldeari (Arrieta-Huizi) 1. mailako finalean. Eta Su-Berri 1ek (Gabirondo-Maiza) Ziotza (San Sebastian-Erasun) hartu zuen mendean 2. mailako finalean, 20-30eko emaitzarekin. Hona hemen jaialdia:
Apirilak 15, ostirala, 19:15, Donostia-Gaska trinketa
2. Paleta argentinarra neska nagusiak, 1. maila:
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean kontsulta daitezke txapelketak utzitako datuak. |
|