Gipuzkoa Errioxaren aurka, GRAVNI Txapelketaren ligaxkako azken jardunaldian

2016/04/13 | Lehiaketa

Ezker hormako jaialdiak Zestoan eta Donostia-Altzan izango dira, eta trinketekoak Iruran; hurrengo jardunaldian jokatuko dira finalerdiak, eta finalak maiatzaren 1eko asteburuan

Ligaxkako bosgarren eta azken jardunaldia izango da asteburukoa (2016-04-17) GRAVNI federazioen arteko txapelketan. Eta Gipuzkoako Selekzioak Errioxa hartuko du etxean; Bizkaia / Araba eta Nafarroa / Iparralde izango dira gainontzeko parekatzeak.

 

 

 

 

Ondoren zerrendatuko ditugu asteburuko Gipuzkoako jaialdiak, xehetasun guztiekin:

 

EZKER HORMA
Apirilak 15, ostirala, 20:00. ZESTOA 1. Eskuz banaka nagusiak
2. Eskuz binaka nagusiak
Apirilak 16, larunbata, 10:00.
ALTZA (Donostia)
1. Gomazko paleta mutil nagusiak
2. Gomazko paleta neska nagusiak
3. Gomazko paleta mutil jubenilak
Apirilak 16, larunbata, 16:00.
ALTZA (Donostia)
1. Larruzko paleta jubenilak
2. Larruzko paleta 22 azpitik
3. Larruzko paleta nagusiak
4. Pala motza nagusiak
Apirilak 16, larunbata, 16:00. ZESTOA 1. Eskuz banaka jubenilak
2. Eskuz binaka jubenilak
3. Eskuz banaka 22 azpitik
4. Eskuz binaka 22 azpitik

 

TRINKETA
Apirilak 16, larunbata, 16:30. IRURA 1. Eskuz banaka 22 azpitik
2. Eskuz banaka nagusiak
3. Eskuz binaka nagusiak

 

 

 

Datorren jardunaldian, apirilaren 24koan, finalerdiak jokatuko dira (ezker hormakoak Gipuzkoan eta trinketekoak Iparralden).

 

 

Eta finalak maiatzaren 1eko asteburuan izango dira.

 

 

 

Informazio gehiago webgune honetako Selekzioak atalean eta Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren web orrian: www.euskalpilota.com.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba