Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak, igandean, Tolosan

2016/03/16 | Lehiaketa

Hiru partida izango dira ikusgai, Beotibarren, 10:30ean hasita

Igandean (2016-03-20) jokatuko dira Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak, Tolosako Beotibarren, 10:30etik aurrera. Hiru partida izango dira ikusgai: 2. urteko alebinena lehenik, infantilen 2. mailakoa ondoren, eta infantilen 1. mailakoa azkenik.

 

 

 

Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 

Martxoak 20, igandea, 10:30, Tolosa-Beotibar


1. Eskuz binaka, 2. urteko alebinak: AÑORGA 2 (Amiano-Orbegozo) / TOLOSA 2 (Elola-Gabirondo)

2. Eskuz binaka, infantilak 2. maila: MURUMENDI (Olano-Enbil) / OLALDE (Larrea-Jauregi)

3. Eskuz binaka, infantilak 1. maila: ILUNPE 3 (Alberdi-Elosegi) / GOIERRI (Izagirre-Garcia)

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa Binaka atalean kontsulta daitezke txapelketaren datu eta xehetasun guztiak.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba