Urnieta 1, Ilunpe, Urnieta eta Mundarro, Trinketeko Gipuzkoako txapeldunak eskuz banaka

2016/01/20 | Lehiaketa

Asteburu honetan (2016-01-24) eskuz binakako lehia hasiko da

Trinketeko Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketako lehendabiziko finalak jokatu ziren joan den larunbatean (2016-01-16), Iruran; eskuz banakako lehiak, hain zuzen ere. Urnieta 1, Ilunpe, Urnieta eta Mundarro taldeko pilotariek jantzi dituzte txapelak, hurrenez hurren, kadeteen, jubenilen, nagusien 2. mailako eta nagusien 1. mailako finaletan. Ondoren jaialdiaren xehetasunak:
 

 

Urtarrilak 16, larunbata, 16:15, Irura-Ametsa trinketa
 

1. Eskuz banaka, kadeteak: HERNANI 4 (Arizmendi) 28 / URNIETA 1 (Aldunberri) 30

2. Eskuz banaka, jubenilak: HERNANI 3 (Pagola) 23 / ILUNPE (Odriozola) 35

3. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila: AURRERA SAIAZ (Labaka) 29 / URNIETA (Esnaola) 40

4. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila: MUNDARRO (Gurutzealde) 40 / URNIETA (Loitegi) 36

 

 

 

Eskuz banakako lehia amaituta, eskuz binakakoak hartuko dio orain lekukoa. Asteburu honetan bertan (2016-01-24) hasiko da, eta finalak martxoaren 6ko jardunaldian jokatuko dira. Paleta argentinarreko lehia ere martxan da, eta asteburu bererako aurreikusten dira finalak.

 

 

 

Txapelketak utzitako datu guztiak (emaitzak, puntuazioa, sailkapenak...) webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa eta Kartelera ataletan daude eskuragarri. Bertan egin daiteke, era berean, txapelketaren astez asteko jarraipena.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba