Eskuz binakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa ere, jokoan

2016/01/12 | Lehiaketa

2. urteko alebinak eta 1. eta 2. urteko infantilak lehiatuko dira txapelketa honetan; finalak martxoaren 20ko asteburuan jokatuko dira

Eskuz banakako txapelketaren ondoren, eskuz binakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketaren txanda da orain. 2. urteko alebinek eta 1. eta 2. urteko infantilek hartzen dute parte lehia honetan ere. Denboraldiko Errendimenduko eskuzko bigarren hitzordua da. Ondoren jokatuko dira azkenak, udaberri aldean eta ekainera bitarte: Errendimenduko Udaberri Saria, eskuz binaka, eta Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa, eskuz banaka.

 

 

 

2. urteko alebinetan, 48 bikote lehiatuko dira, 6 multzotan banatuta. 1. urteko infantiletan 24 bikotek eman dute izena, eta 3 multzotan banatuta jokatuko dute. 2. urteko infantiletan, azkenik, 50 bikotek jokatuko dute, 7 multzotan banatuta.

 

 

 

Lehendabiziko fasean, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, urtarrilaren 10etik otsailaren 21era bitartean. Ondoren, kanporaketen txanda izango da, eta multzo bakoitzeko 1. eta 2. sailkatuek soilik jarraituko dute aurrera.

 

 

 

Finalak, azkenik, martxoaren 20 asteburuan jokatuko dira, oraindik zehazteko dauden egoitzetan.

 

 

 

Xehetasun guztiak Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa eskuz binaka atalean aurki daitezke, eta bai bertan bai Kartelera atalean txapelketaren astez asteko jarraipena egin.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba