Real Sociedad 2, Gazteleku 1 eta Real Sociedad, Gipuzkoako txapeldunak pala motzean

2015/12/16 | Lehiaketa

Hurrenez hurren, Ezker Hormako Elkarteen Arteko Txapelketako pala motzeko 1., 2. eta 3. mailako finalak irabazi zituzten, Olaberrian; Real Sociedad 4, Oiangu 4 eta Urnieta 3 izan dira txapeldunorde

Real Sociedad 2 (1.maila), Gazteleku 1 (2. maila) eta Real Sociedad (3. maila) taldeek irabazi dituzte Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketako pala moteko finalak. Hurrenez hurren, Real Sociedad 4, Oiangu 4 eta Urnieta 3 hartu zituzten mendean joan den igandean (2015-12-13) Olaberrian jokatutako lehietan. Hona hemen jaialdia:


 

Abenduak 13, igandea, 10:30, Olaberria
 

1. Pala motza nagusiak, 3. maila: REAL SOCIEDAD (Artetxe-Juanes) 40 / 
URNIETA 3 (Argiñarena-Garagorri) 19

2. Pala motza nagusiak, 2. maila: OIANGU 4 (Ibarguren-Letamendia) 28 /
GAZTELEKU 1 (Altuna-Lete) 40

3. Pala motza nagusiak, 1. maila: REAL SOCIEDAD 4 (M.Antxordoki-G.Antxordoki) 24 / 
REAL SOCIEDAD 2 (Arozena-Irigoien) 40

 


 

2. mailan, bazen finalisten berri aurreko astetik, abenduaren 8ko asteburuan jokatu baitzituzten finalerdiak. Hain zuzen ere, Oiangu 4k (Ibarguren-Letamendia) 40-30 irabazi zion Oiangu 2ri (Sanchez-Garrido); eta Atxurbidek (Mendikoa-Goñi) 25-40 galdu zuen Gazteleku 1 taldearen aurka (Altuna-Lete).

 

 

1. eta 3. mailako finalerdiak, aldiz, finalen atarian jokatu ziren, eta hauexek izan ziren emaitzak:
 

Abenduak 10, osteguna, 20:15, Donostia-Atano III.a

1. Real Sociedad (Artetxe-Juanes) 40 / Altzatarra 2 (Auzmendi-Polo) 22 (3. maila)

2. Real Sociedad 4 (M.Antxordoki-G.Antxordoki) 40 / Pagazpe (Begiristain-Arruti) 37 (1. maila)

Abenduak 11, ostirala, 20:00, Olaberria

1. Real Sociedad 2 (Arozena-Irigoien) 40 / Oiangu (Arrieta-Olaran) 29 (1. maila)

Abenduak 11, ostirala, 20:00, Urnieta

1. Urnieta 3 (Argiñarena-Garagorri) 40 / Txost (Leoz-Azpiroz) 30 (3. maila)

 

 

 

Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma-Pala motza atalean aurki daitezke txapelketak utzitako datu guztiak.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba