Luzeanek irabazi du 52. Enrique Abril Errebote Txapelketa

2015/10/14 | Lehiaketa

13-5 gailendu zitzaion Zubietari finalean; 15. txapela da donibandarrentzat

Luzean taldeak irabazi du 52. Enrique Abril Errebote Txapelketa. 13-5 gailendu zitzaion Zubietako taldeari, Zubietan bertan jokatutako finalean (2015-10-11). Hona hemen jaialdia: 
 

     Urriak 11, igandea, 11:00, Zubieta

     Luzean (F. Karrikaburu, F. Oyhamburu, R. Zyheramuno, F. Onchalo, J. Karrikaburu)  13

     Zubieta (J. Aizpurua, J. Aizpurua, I. Aizpurua, E. Garzia, J. Argote) 5

 

 

Bere 15. txapela jantzi du, hala, Donibane Lohizuneko Luzean taldeak, eta sailkapenaren lidergoan jarri da, bakarrik. Atzetik ditu Aviron Bayonnais, 14 txapelarekin, Kapito Harri, 11rekin, 4na dituzte Behar Zanak eta Noizbaitek, 2 Endaiarrak taldeak eta bana Zaharrer Segik eta Yoko Garbik. Luzean 10 aldiz izan da txapeldunorde. Zubieta bitan, eta oraingoz ezin izan du txapela jantzi.

 

 

2013an ere jokatu zuten finala bi taldeek, eta emaitza berarekin irabazi zuten donibandarrek, 13-5. Zubietarrak eta donibandarrak ere izan dira aurrez aurre finalean beste behin ere, 1989an; Zubietakoak txapeldun izan ziren orduan: Yoko Garbi 13-8 gailendu zitzaion Luzeani.

 

 

52. Enrique Abril Errebote Txapelketan Euskal Herriko zortzi taldek hartu dute parte. Horietatik lau Gipuzkoakoak: Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun; bi talde izan ditu txapelketan) eta Zubieta (Zubieta). Beste hiru Lapurdikoak: Endaiarrak (Hendaia), Luzean (Donibane Lohizune) eta Noizbait (Hazparne). Eta bat Nafarroa Beherekoa: Zaharrer Segi (Baigorri).

 

 

Argazki galeriak eta Lehiaketa-Federatua-Enrique Abril ataletan aurki daitezke hainbat irudi eta informazio osatua.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba