Trinketeko Udazkena Sariko finala, larunbatean, Iruran
2010/11/24 | Lehiaketa
Mundarro eta Loiolatarra 2 izango dira aurrez aurre
![]()
Larunbatean, hilak 27, jokatuko da, Irurako Ametsa trinketean, Trinketeko Udazkena Sariko finala. Mundarro eta Loiolatarra 2 taldeak izango dira aurrez aurre, eskuz binaka, 17:15ean hasiko den jaialdian: *Azaroak 27, larunbata, 17:15, Irura-Ametsa trinketa 1. Eskuz binaka, nagusiak: MUNDARRO / LOIOLATARRA 2
Mundarro lehen postuan sailkatu zen ligaxkan, eta partida guztiak irabazita lortu du finalerako zuzeneko txartela. Bigarren eta hirugarren sailkatuek, bestalde, finalerdia jokatu zuten joan den larunbatean, hilak 20; Loiolatarra 2 gailendu zitzaion Hernaniri, 40-39ko emaitza estuarekin.
Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketa guztiaren nondik norakoak: emaitzak, sailkapenak... |
|