Errendimenduko Udaberri Sariko finalak, asteburuan
2015/06/24 | Lehiaketa
Zegaman jokatuko dituzte Gipuzkoako finalak, ostiralean; Lazkaon Mendebalekoak, egun berean; eta Zestoan Ekialdekoak, larunbatean. Eskuz binaka ariko dira 2. urteko alebinen eta infantilen mailako pilotariak
![]() Asteburuan jokatuko dira Errendimenduko Udaberri Sariko finalak. 2. urteko alebinen eta infantilen mailako pilotariak aritu dira lehian, eskuz binaka.
Final guztiak hiru multzotan banatu dira: Zegamak hartuko ditu Gipuzkoako finalak, ostiralean; Lazkaon jokatuko dira Mendebaldekoak, egun berean; eta Zestoan Ekialdekoak, larunbatean.
Ondoren zehazten ditugu hitzorduak:
Ekainak 26, ostirala, 18:00, Lazkao-Joxe Miguel Barandiaran. MENDEBALDEKO FINALAK: 1. Eskuz binaka, 2. urteko alebinak: LAPKE (Ormazabal-Urrestarazu) / GOIERRI (Aranburu-Perez) 2. Eskuz binaka, infantilak: ARRASATE 2 (Iturrioz-Zubia-Beitia) / TOLOSA 6 (Otaño-Lopetegi)
Ekainak 26, ostirala, 19:00, Zegama-Udalekoa. GIPUZKOAKO FINALAK: 1. Eskuz binaka, 2. urteko alebinak: HERNANI (Apaolaza-Insausti-Oiarzabal) / ZESTOA (Etxeberria-Alonso) 2. Eskuz binaka, infantilak: PAGAZPE (Galarraga-Iruretagoiena) / TARTALOETXE (Galdos-Mintegi)
Ekainak 27, larunbata, 17:00, Zestoa-Guretzeaga. EKIALDEKO FINALAK: 1. Eskuz binaka, 2. urteko alebinak: GAZTELEKU 1 (Santesteban-Urruzola) / ZUMAIA 1 (Iribar-Mendizabal) 2. Eskuz binaka, infantilak: ZESTOA (Uranga-Odriozola) / EPLE 2 (Aranburu-Salaberria)
Txapelketaren informazio gehiago nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo. |
|