Aburuza-Araiztegi eta Garcia-Otaegi bikoteentzat txapelak Trinketeko Emakumea Pilotarin

2015/06/16 | Lehiaketa

30-29 eta 30-28 irabazi zieten, hurrenez hurren, Perez-Arrieta eta Tijero-Maiza bikoteei, 1. eta 2. mailako finaletan

Aburuza-Araiztegi (1. maila) eta Garcia-Otaegi (2. maila) bikoteek jantzi dituzte txapelak Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketako finaletan. Hurrenez hurren, Perez-Arrieta eta Tijero-Maiza bikoteei irabazi zieten. Joan den ostiralean (2015-06-12) jokatu ziren, Donostiako Gaska trinketean, eta partida orekatuak eta lehia bizikoak ikusi ahal izan ziren, emaitzek adierazten duten moduan: 

 

Ekainak 12, ostirala, 19:00, Donostia-Gaska trinketa:

1. Paleta argentinarra neska nagusiak 2. maila: GARCIA-OTAEGI 30 / Tijero-Maiza 28

2. Paleta argentinarra neska nagusiak 1. maila: ABURUZA-ARAIZTEGI 30 / Perez-Arrieta 29

 

 

 

7 bikote aritu dira lehian txapelketa honetan, paleta argentinarreko espezialitatean, nagusien 1. eta 2. mailan: 4 bikote lehendabiziko mailan, eta 3 bigarrengoan:
 

1. maila

ABURUZA-ARAIZTEGI
PEREZ-ARRIETA
GOIKOETXEA-GARMENDIA
LARRALDE-CELINE

2. maila

GABIRONDO-ARRIOLA
GARCIA-OTAEGI
TIJERO-MAIZA

 

 

Informazio eta irudi gehiago webgune honetako Lehiaketa eta Argazki galeriak ataletan.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba