Herriarteko Txapelketaren bigarren jardunaldia, asteburuan
2015/05/14 | Lehiaketa
Palako lehia gehituko zaizkie joan den astean hasi ziren eskuko zein zesta-puntakoei
Herriarteko Txapelketaren 2. jardunaldia jokatuko da asteburu honetan. Palako lehia hasiko da, gainera; final-laurdenetako joanekoak jokatuko dira, hain zuzen ere. Eskuko zein zesta-puntako lehia joan den astean hasi ziren; eskuan final-hamaseirenen itzulikoak izango dira ikusgai; eta zesta-puntan, berriz, ligaxkako bigarren jardunaldia.
Ondoren zehazten dugu asteburu honetako kartelera:
- 18:00, Donostia-Carmelo Balda: DONOSTIA / ZUMAIA (zesta-punta) - 19:30, Lezo: LEZO / BEASAIN (eskua) - 19:30, Villabona: ZIZURKIL / ZUMARRAGA (eskua) - 20:00, Errenteria: ERRENTERIA / DONOSTIA (pala) - 20:30, Bidania-Goiatz: OÑATI / BIDANIA-GOIATZ (eskua) - 21:00, Aia: AIA / ZESTOA (eskua) - 21:00, Ataun: ATAUN / ALEGIA (eskua)
- 21:00, Oiartzun: OIARTZUN / ANDOAIN (pala) LARUNBATA, MAIATZAK 16 - 18:15, Arrasate: ARRASATE / ANDOAIN (eskua) - 19:00, Olaberria: OLABERRIA / LAZKAO (pala)
Edizio honetan, 22 herrik eman dute izena eskuko lehian, 8 palakoan eta 3 zesta-puntakoan:
PALA
ZESTA-PUNTA
Eskuz, Aia, Azpeitia eta Oñati dira aurtengo parte-hartzaile berriak; eta baja izango dira, berriz, Amezketa, Bergara, Elgoibar eta Zaldibia. Palaz, bestalde, iazko herri berek jokatuko dute aurten ere. Eta zesta-puntaz, azkenik, Tolosa ez da lehiatuko aurtengoan.
Hauexek dira, hain zuzen ere, jardunaldiak:
ESKUA
- Maiatzak 24 eta 31, final-zortzirenak: ERRENTERIA / AZPEITIA; BEASAIN edo LEZO / DONOSTIA; ANDOAIN edo ARRASATE / ASTIGARRAGA; ZESTOA edo AIA / OIARTZUN; TOLOSA / ASTEASU; ALEGIA edo ATAUN / HERNANI; ZUMARRAGA edo ZIZURKIL / LASARTE-ORIA; BIDANIA-GOIATZ edo OÑATI / AZKOITIA - Ekainak 7 eta 14, final-laurdenak - Ekainak 21 eta 28, finalerdiak - Uztailak 5, finala
- Maiatzak 31 eta ekainak 7, finalerdiak - Ekainak 14, finala
- Maiatzak 17, 2. jardunaldia: DONOSTIA / ZUMAIA - Maiatzak 24, 3. jardunaldia: MUTRIKU / DONOSTIA - Maiatzak 31, 4. jardunaldia: MUTRIKU / ZUMAIA - Ekainak 7, 5. jardunaldia: ZUMAIA / DONOSTIA - Ekainak 14, 6. jardunaldia: DONOSTIA / MUTRIKU - Ekainak 28, finala
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak Donostia Kirolarekin lortutako hitzarmenari esker, hiriko instalazioak erabiltzeko aukera izango da, eta bi final Atano III.ean jokatuko dira: palakoa ekainaren 14an eta eskukoa uztailaren 5ean. Zesta-puntako finala, berriz, parte-hartzaileen artean txandakatuz izaten da urtetik urtera, eta 2015ean Mutrikuren txanda izango da; Miruaitzen jokatuko da, beraz, ekainaren 28ko asteburuan.
Gipuzkoa Berria izango da 2015eko Txapelketaren babeslea. Eta, hari esker, duela urte batzuk banatzen ziren sariak banatzeko aukera izango du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak. Eskuz, 5000 euro jasoko ditu txapeldunak, 2500 txapeldunordeak eta 1250 euro bai 3. bai 4. sailkatuak. Palaz, 2500 euroko saria izango du txapeldunak eta 1250ekoa txapeldunordeak. Zesta-puntaz, 1250 euro izango dira txapeldunarentzat eta 625 txapeldunordearentzat. Azkenik, kanporaketa bakoitzeko 450 euroko saria jasoko dute eskuko parte-hartzaileek, 300 eurona palakoek, eta zestakoek 900 euro ligaxka osoagatik gehi 450na finala jokatzen dutenek. |
|