Larunbatean jokatuko dira Joko Garbiko finalak
2015/03/12 | Lehiaketa
Zubietan jokatuko dira jubenil eta nagusien mailako finalak.
![]()
Larunbat honetan, martxoak 14, Gipuzkoako Txapelketako Joko Garbiko finalak izanen dira, Zubietan.
Jaialdia 17:30ean hasiko da eta bi partida jokatuko dira, nagusi mailako eta jubenil mailako finalak.
Lehenengo jubenil mailako finala jokatuko da Zubieta 2 eta Zubieta 1 tadeen artean. Ondoren nagusien finala ikusteko aukera egongo da eta Zubieta 1 eta Zubieta 2 taldeak izango dira aurrez-aurre.
Ondoren, finaletako jaialdia zehaztuko dugu:
*Martxoak 14, larunbata, 17:30, Zubieta:
1. Joko garbi jubenilak: ZUBIETA 2 (Iruretagoiena-Azpiroz)/ ZUBIETA 1 (Bordagarai-Arrillaga)
2. Joko garbi nagusiak: ZUBIETA 1 (J.Aizpurua-J.Aizpurua) / ZUBIETA 2 (I.Aizpurua-Rezola)
Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue.
|
|