Luzaz Gaztek irabazi du 51.Enrique Abrileko finala

2014/10/17 | Lehiaketa

Joan den igandean (2014-10-12) jokatu zen 51. Enrique Abril Errebote Txapelketako finala.

Luzaz Gazte (Donibane Lohizune) eta Zaharrer Segi (Baigorri) taldeak izan ziren aurrez aurre Oiartzungo Beheko plazan jokatutako finalean.

Donibane Lohizuneko taldeak lortu zuen txapela etxera eramatea 13-10 emaitzarekin Baigorriko taldea garaitu ondotik.

 

*Urriak 12, igandea, 11:00, Oiartzun-Beheko Plaza- 51.Enrique Abrilko finala


Errebote nagusiak: Luzaz Gazte 13- Zaharrer Segi 10

 

Luzaz Gaztek irabazi zuen ere iazko txapelketa eta aurtengoarekin bere 14. garaipena du.

 

Edizio honetan Euskal Herriko zazpi talde aritu dira lehian. Horietatik hiru dira Gipuzkoakoak: Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta); beste hiru Lapurdikoak: Kapito Harri (Uztaritze), Luzaz Gazte (Donibane Lohizune) eta Endaiarrak (Hendaia); eta bat Nafarroa Beherekoa: Zaharrer Segi (Baigorri).

Txapelketaren inguruko informazio webgune honetako Lehiaketa atalean aurki dezakezu. Argazki Galeriak atalean txapelketako argazkiak daude ikusgai baita gure facebook orrian ere, Gipuzkoa Pilotan.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba