Mutrikuk eta Zumaiak jokatuko dute XVII. Herriarteko Zesta-puntako finala, igandean, Donostian

2014/06/19 | Lehiaketa

10:30ean hasiko da jaialdia.

Igande honetan (2014-06-22) jokatuko da Herriarteko Zesta-punta Txapelketako finala, 10:30ean, Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan.

Mutriku eta Zumaia izango dira aurrez aurre. Ligaxka amaituta, Mutriku eta Zumaiak zazpina puntu lortu dituzte. Hirugarren postuan sailkatu da Tolosa 4 punturekin. Donostia aldiz, txapelketatik erretiratu zen eta ez du jardunaldi bakar bat ere jokatu.


Lehen eta bigarren postuan sailkatutakoek lortu dute, beraz, finalerako zuzeneko txartela.
     
Ondoren zehazten dugu jaialdia:

*Ekainak 22, igandea, 10:30, Donostia-Carmelo Balda: MUTRIKU / ZUMAIA


1. MUTRIKU-K / ZUMAIA-K
2. MUTRIKU-J / ZUMAIA-J
3. MUTRIKU-N / ZUMAIA-N

    
Azken hiru urtetako final bera errepikatuko da. Mutrikuk iaz lortu zuen bere lehenengo txapela. Zumaiak, berriz, 8 txapel ditu irabaziak Herriarteko Txapelketan (1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2007,2011 eta 2012).
 
 Webgune honetako Lehiaketak-Herriartekoa eta Kartelera ataletan aurki daiteke Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia.

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba