Luzaz Gaztek irabazi du 50.Enrique Abril-Kutxa Sariko finala

2014/04/29 | Lehiaketa

Luzaz Gaztek 13-5 hartu zuen mendean Zubieta.

Joan den igandean (2014-04-27) jokatu zen 50. Enrique Abril Errebote Txapelketa - Kutxa Sariko finala.

Luzaz Gazte (Donibane Lohizune) eta Zubieta taldeak izan ziren lehian eta txapela Luzaz Gaztek eraman zuen etxera.

Iazko txapelduna ere izan zen Luzaz Gazte taldea eta aurtengo garaipenarekin, Donibane Lohitzunekoek beren 13. garaipena lortu dute.


 
*Apirilak 27, igandea,11:00, Villabona - 50. Enrique Abril-Kutxa Sariko finala


Errebote nagusiak: Luzaz Gazte 13- Zubieta 5

Edizio berezia izan da, gainera, aurtengoa; izan ere, 50 urte bete ditu txapelketak.

Hau ospatzeko, urte hauetan txapeldun izan diren talde guztiak gonbidatu ditu Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF). Zoritxarrez, pilotarien lesioak eta lan arazoak direla medio, zenbait taldek ezin izan dute jokatu 50. edizio honetan. Baina Baigorriko Zaharrer Segi, Uztaritzeko Kapito Harri eta Donibane Lohizuneko Luzaz Gazte lehian aritu dira, Gipuzkoako hiru talderekin batera: Zubieta, Villabonako Behar Zana eta Oiartzungo Txost.

Kutxak ere ez du zita berezi hau galdu nahi izan, eta bere babesa jaso du Enrique Abril Errebote Txapelketak.

Txapelketaren jarraipena egin nahi izanez gero, web gune honetako Lehiaketa eta Kartelera atalak bisita ditzakezue. Horrez gain, Finalen historikoa deritzon dokumentua aurki dezakezue Lehiaketa  Enrique Abril sailean.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba