Joko Garbiko eta Zesta Puntako txapeldun berriak
2014/03/20 | Lehiaketa
Joko Garbiko txapeldun berriak Txost 1 eta Zubieta 1 taldeak dira. Zesta Puntakoak Zumaia eta Danok Bat.
![]() Joan den ostiralean, martxoaren 14ean, Udaberri Txapelketako Zesta Puntako finalak jokatu ziren, Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan. Zumaiak irabazi zuen zesta puntako jubenil mailako finala, Beotibar 2 taldea 35-18 emaitzarekin garaitu ondotik. Nagusien mailan Danok Bat taldea da txapeldun berria, Gazteleku 1 taldearen aurka jokatu zuen finala eta 28-35 emaitzarekin lortu zuen garaipena.
Txost 1 taldea da jubenil mailako txapelduna eta Zubieta 1 taldeak lortu du nagusien mailako txapela etxera eramatea. Jubenil mailako partida jokatu zen lehenik eta 40-30 irabazi zion Txost 1-ek Zubieta 1 taldeari. Nagusien finala 40-36 emaitzarekin bukatu zen, Zubieta 1 taldearen garaipenarekin.
|
|