Landare 1 eta Real Sociedad, palako eta larruzko paletako Gipuzkoako txapeldunak

2013/09/25 | Lehiaketa

Ezker Hormako Gipuzkoako txapeldun atera da Landare 1 eta Trinketeko Gipuzkoako Larruzko paletako irabazlea Real Sociedad izan da.

Joan den igandean (2013-09-22) jokatu ziren finalak, palakoa Andoainen eta larruzko paletakoa Donostiako Gaska Trinketean.

Landare 1 taldeak jantzi du txapela Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Pala Txapelketan. Gazteleku hartu zuen mendean Andoainen jokatutako finalean. Finalerdiak ostiralean (2013-09-20) jokatu ziren eta bertan erabaki ziren finalistak.

Hona hemen finalaurreko jaialdia eta emaitzak:

*Irailak 20, ostirala, 20:15, Andoain-Arrate. FINALERDIAK.

1.Pala nagusiak: REAL SOCIEDAD (Arozena-Zabala) 36 – LANDARE 1 (Benoit-Pichel) 45.
2.Pala nagusiak: GAZTELEKU (Altuna-Rekalde) 45 - OIANGU 2 (Ibarguren-Soraluze) 34 .


Ondoren finala zehaztuko dugu:

*Irailak 22, igandea, 10:15, Andoain-Arrate.FINALA

∙ Pala nagusiak: LANDARE (Benoit-Pichel) 45  /  GAZTELEKU (Altuna-Rekalde) 32


Igandean ere Trinketeko Gipuzkoako txapelketako larruzko paletako finala jokatu zen eta Real Sociedad taldea izan zen garaile. Usurbileko taldearen kontra neurtu zituzten indarrak.

*Irailak 22, igandea, 10:30, Donostia-Gaska trinketa.FINALA

- Larruzko paleta nagusiak: REAL SOCIEDAD (Agirre – Navarro) 40 - USURBIL  (J-Begiristain – M.Begiristain) 23

Zorionak txapeldunei!

Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue. 

 

 

 














Babesleak

Ir arriba