Andoainek irabazi du Herriarteko Pala Txapelketa
2013/06/25 | Lehiaketa
0-2 hartu zuen mendean Olaberria, Atano IIIan jokatutako finalean.
![]() Andoainek irabazi du 2012-13ko Herriarteko Pala Txapelketa. 0-2 gailendu zitzaion Olaberriari, Donostiako Atano III pilotalekuan jokatutako jaialdian:
*Ekainak 23, igandea, 11:00, Donostia-Atano III: OLABERRIA / ANDOAIN
Andoainek aurten bere 4. txapela lortu du. Andoainek 2009ko, 2010eko, 2011ko txapelketak ditu irabaziak, eta orain zerrendari 2013koa gehitu beharko zaio. Olaberriak, bestalde, 5 txapel ditu palmaresean;2003an, 2004an, 2005ean, 2007an eta 2012an izan da txapeldun.
Informazio gehiago, besteak beste, webgune honetako Lehiaketa eta Karteldegia ataletan. |
|