Mutrikuk irabazi du Herriarteko Zesta-punta Txapelketa
2013/06/25 | Lehiaketa
1-2 gailendu zitzaion Zumaiari eta txapeldun atera dira mutrikuarrak.
.jpg)
Mutrikuk irabazi du 2012-13ko Herriarteko Zesta-punta Txapelketa. 1-2 gailendu zitzaion Zumaiari, Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatutako jaialdian:
*Ekainak 22, igandea, 11:00, Tolosa-Beotibar: ZUMAIA 1 / MUTRIKU 2
-
Kadeteak: Gainza-Lopetegi 27 / Andonegi-Mendizabal 30
-
Jubenilak: Agirre- Alonso 35 / Arrizabalaga-Goenaga 34
-
Nagusiak: Uranga-Etxabe 28 / Andonegi-Elezgarai 35
Azken bi urteetako final bera errepikatu da Herriarteko Zesta-punta lehian (Zumaia-Mutriku) baina aurtengoan, Mutrikuk lortu du txapela.
Zumaiak dagoeneko 8 txapel ditu bere palmaresean (1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2007, 2011 eta 2012).
Mutrikuk ordea, bere lehendabiziko txapela lortu du eta seguraski ongi gogoan izanen dutela mutrikuarrek 2013 urteko Herriarteko txapelketa hau.
Informazio gehiago, besteak beste, webgune honetako Lehiaketa eta Karteldegia ataletan.
|
|