Asteburuan bukatuko dira eskuz banaka lau t´erdiko eta errendimenduko Udaberri Sariak
2013/06/21 | Lehiaketa
Gipuzkoa mailako eta eskualde mailako finalak izango dira ikusgai bi txapelketetan.
![]() Asteburu honetan (2013-06-23) bukatuko da eskuz banaka lau t´erdiko Udaberri Saria. Kadete, jubenil eta nagusi kategorietako pilotariak aritu dira lehian. Gipuzkoako finalak zein eskualdeetakoak jokatuko dira han-hemenka: Zegaman eta Hondarribian izango dira, hain zuzen ere, Gipuzkoa mailako lehiak; Ekialdekoak, berriz, Azkoitian eta Urnietan; eta Mendebaldekoak, azkenik, Urretxun eta Bergaran. Ondoren zehazten ditugu jaialdiak: *Ekainak 22, larunbata, 16:00, Zegama. GIPUZKOAKO FINALAK
1. Eskuz banaka kadeteak, 1. maila: Gazteleku-AIZPURU / Zestoa-ARANBERRI
*Ekainak 22, larunbata, 11:00, Hondarribia. GIPUZKOAKO FINALAK
1. Eskuz banaka kadeteak, 2. maila: Añorga-ARANBURU/ Hondarribia-AZARETE
*Ekainak 22, larunbata, 16:00, Azkoitia. EKIALDEKO FINALAK
1. Eskuz banaka kadeteak, 1. maila: Euskal Jolas-ALDALUR / Euskal Jolas-ARAKISTAIN
*Ekainak 22, larunbata, 16:00, Urnieta. EKIALDEKO FINALAK
1. Eskuz banaka kadeteak, 2. maila: Zestoa-ODRIOZOLA / Hondarribia-MAIA
*Ekainak 21, ostirala, 18:00, Urretxu. MENDEBALDEKO FINALAK
1. Eskuz banaka kadeteak, 1. maila: Intxurre-OTEGI / Lapke-MURUA
*Ekainak 22, larunbata, 12:00, Bergara. MENDEBALDEKO FINALAK
1. Eskuz banaka kadeteak, 2. maila: Bergara-LARRAÑAGA / Intxurre-MOZO Eskola adinean dauden pilotariak ere, Errendimenduko Udaberri Sariko finalak izango dituzte asteburuan.Txapelketa honetan, 2.urteko alebinak eta infantilak aritu dira, oraingoan eskuz binaka.
Hona finaletako jaialdien zerrenda: *Ekainak 21, ostirala, 19:30, Altzo. GIPUZKOAKO FINALAK
1. Eskuz binaka, 2.urteko alebinak: GAZTELEKU / ZESTOA
*Ekainak 22, larunbata, 16:00, Urnieta. EKIALDEKO FINALAK
1. Eskuz binaka, 2.urteko alebinak: IGELDO / ZIOTZA 2
*Ekainak 22, larunbata, 16:00, Azkoitia. MENDEBALDEKO FINALAK
1. Eskuz binaka, 2.urteko alebinak: LEGAZPI / AZKOITIA
Asteburu honetan, badugu zer ikusi eta zer gozatua, beraz.
Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa eta Karteldegia ataletan. |
|