Igandean jokatuko da Enrique Abrileko finala

2013/05/29 | Lehiaketa

XLIX. Enrique Abril Errebote Txapelketako finala igandean, ekainaren 2an , 11:30tan Zubietan izango da.

Eguraldi txarragatik urria aldean hainbatetan bertan behera geratu ostean, igande honetan Zubietan jokatu da hainbeste itxaron behar izan dugun finala.

Bi talde lapurtarren arteko lehia izanen dugu, Luzaz Gazte (Donibane Lohizune) eta Kapito Harri II (Uztaritze) taldeen artekoa hain zuzen.

Iazko urrian finala hasi eta gutxira, euriak lehia bertan behera uztera derrigortu zuen, Luzaz Gazte 10-5 irabazten ari zelarik. Hortaz, igande honetako finala markagailuak hori adierazten duela hasiko da.

Igandean, Zubietan,11:30tan hasiko da finala beraz; eguraldiak hala uzten badu bederen.

Webgune honetako Lehiaketa atalean kontsulta daitezke Enrique Abril Errebote Txapelketak utzitakoak. Argazki galeriak atalean, gainera, hainbat irudi daude ikusgai.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba