Bizkaiaren kontra eta etxetik kanpo jokatu beharko du Gipuzkoak GRABNI Txapelketaren 3. jardunaldian
2019/03/26 | Lehiaketa
Araba vs Nafarroa eta Errioxa vs Iparralde izango dira asteburuko gainontzeko aurrez aurrekoak; apirilaren 28ko jardunaldian jokatuko dituzte finalerdiak, eta maiatzaren 5ekoan finalak
Bizkaiaren kontra jokatuko du Gipuzkoak asteburuan, federazioen arteko GRABNI Txapelketan. Etxetik kanpo egin beharko dio aurre 3. jardunaldi honi. Gainontzean, Arabak Nafarroa hartuko du etxean, eta Errioxak Iparralde. Albiste honi erantsitako dokumentuetan ikus daiteke asteburuko kartelera.
5 jardunaldiko ligaxka jokatuko dute GRABNIn Araba, Bizkai, Gipuzkoa, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako selekzioek, apirilaren 14ra bitarte. Gipuzkoak Errioxaren kontra jokatu zuen lehena, etxetik kanpo. Bigarrena, Nafarroaren aurka, etxean. Hirugarren eta laugarren jardunaldian etxetik kanpo jokatu beharko du berriro; Bizkaian asteburu honetan, esan bezala, eta Iparralden hurrengoan. Eta etxean izango du ligaxkako azkena: Arabaren bisita jasoko du.
Ligaxka amaituta, apirilaren 28ko jardunaldian izango dira ikusgai finalerdiak, Araban eta Bizkaian. Eta final guztiak maiatzaren 5eko asteburuan, Gipuzkoan eta Iparralden.
Hona hemen egutegi osoa:
Gure webguneko Selekzioak atalean kontsultatu ahal izango dira txapelketaren inguruko xehetasun guztiak. |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||