Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finala ikusgai, larunbatean, Oiartzunen
2019/03/07 | Lehiaketa
Txost 2 eta Zubieta 2 taldeak izango dira aurrez aurre, 18:00etan, Madalensoron
Azken urteotako joera apurtuz, aurten ez da zubietarren arteko lehia izango Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako joko garbiko finalean. Zubietarrek Oiartzungo Txost klubekoak izango dituzte aurkari. Larunbatean izango da aurrez aurrekoa, 18:00etan, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan:
Martxoak 9, larunbata, 18:00, Oiartzun-Madalensoro
5 talde lehiatu dira aurten Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketan:
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-Joko Garbi atalean kontsulta daitezke txapelketaren inguruko xehetasunak. |
|