Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako eskuz binakako nesken finalak, larunbatean, Zaldibian
2019/01/30 | Lehiaketa
Alebinen eta infantilen txapelketak osorik jokatuko dira egun horretan, 11:00etan hasita: lehenik alebinek sailkatze partidak jokatuko dituzte, eta ondoren finala; gero infantilen sailkatze partidak izango dira ikusgai, eta azkenik haien finala
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako eskuz binakako nesken finalak izango dira ikusgai, larunbatean (2019-02-02), Zaldibian.
Zehatzago esateko, alebin eta infantil kategorietako txapelketak osorik jokatuko dira egun horretan. Izan ere, 11:00etan hasita, bi kategorietako sailkatze partidak eta finalak izango dira jokoan. Hauxe da, hain zuzen ere, aurreikusitako egitaraua:
7 bikote lehiatuko dira alebinetan, honako herrietakoak:
Eta infantiletan 4 bikote ariko dira nor baino nor gehiago:
Festa politta izango da. Animatu eta azaldu frontoira! |
|